2025-05-03

EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON


 Euskaraldia badator Barakaldora!!! Aurtengo edizioan, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko egitarau polit eta potente bat eskainiko dizuegu!!!

  • Umeentzako ekintzak: puzgarriak, erraldoien kalejira, tailerrak…
  • Barakaldoko hamaikakoaren aurkezpen ofiziala
  • Hasiera-kontzertua
  • Kalean euskaraz aritzeko kafealdiak
  • "Urak eginen du bide" dokumentala eta solasaldia.
  • Sagardo eguna Beurko-Bagatzan.
  Guztira 30 jarduera baino gehiago izango dugu Barakaldon Euskaraldian.Lehenengoa Euskaraldiaren aurkezpen eguna izango 
dugu Herriko plazan maiatzaren 6an, 17:30ean.

 Oraindik izena eman ez baduzu, anima zaitez eta hautatu zeure rola euskaraldiko webgunean:

                         https://euskaraldia.eus/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina