2024-02-19

BAZKIDE KANPAINA 2024: BULTZA EUSKARA, BULTZA EUSKAL KULTURA!

Sasiburu irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Talde dinamizatzaileko boluntariook euskarazko hainbat jarduera antolatzen ditugu Barakaldon urtean zehar. Horretarako, zure babesa ezinbestekoa da! Zenbat eta diru gehiago, orduan eta jarduera gehiago eta hobeak antolatu ditzakegu.

Joan zara inoiz gure jardueraren batera? Interesgarria iruditu al zitzaizun? Gustatuko litzaizuke antolatzen ditugun jardueren berri inork baino lehenago izatea eta zuk eta zureek jardueretan lehenago izena emateko aukera izatea? Bada, egin zaitez Sasibururen bazkide eta lagun gaitzazu Barakaldo euskaldunagoa egiten.

"Bazkide egin" orrian azaltzen dugun bezala, bazkidetzeko bi modu dauzkazu: paper bidez eta Internet bidez. Urtean 38 euroan, Barakaldon era askotako kultura jarduera gehiago egin daitezen lagun dezakezu. Merezi du, ez galdu aukera.

Gainera, botila eder hauek egin berri ditugu eta bazkidetzen den bakoitzari bana oparituko diogu eskerrak emateko!

Sasibururen talde dinamizatzailean dihardugunoi edozein galdera, ideia, proposamen edo eskari egin nahi badiguzu, poztuko gara zure ekarpena jasotzeaz! Bidaliguzu eposta bat: info@sasiburu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina