Bihar, martxoaren 19an, Euskal Herriko jendarteak hitzordu garrantzitsua du Atharratzen; izan ere, “Euskara gara” lelopean, KORRIKA, 40 urte geroago, berriz abiatuko baita bertatik, arratsaldeko 15:30ean.
Goiz-goizetik giro ezin hobea izanen da herrian, hainbat ekimen antolatuta. Egun osoko besta prestatu dute AEKideek eta Basaburuko herritarrek 24. KORRIKAri hasiera emateko. Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, Korrika Ttipiarekin, eta goiz osoan hainbat ekimen izanen dira: txaranga, ikusgarri, dantzaldi, jigante, gaiteroak eta beste.
Bestalde, Barakaldon Korrika kulturala dela eta, ekintzak hainbat auzotan egingo dira, eta tokian tokiko eragile, elkarte eta talde askoren elkarlanari esker antolatu dira. Horiei guztiei esker, Korrika ez da soilik egun bateko ekimena; hilabete osoko mugimendu kolektiboa bihurtzen da.
.png)
.png)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina