SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarria antolatu dugu :
LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ idazlearekin.
Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.
Gogora ekar dezagun eleberriaren nondik norakoak
Hildako bi nesken istorioak dakartza Elena Fernandezek eleberri honetara. Horietako bat, benetako istorio batean oinarritutakoa,1712an Barakaldon hil zuten Concepción Tellitukoa gaztearena. Bigarrena, Leire Pérez gaztearena, gaur egungo Barakaldon gertatzen den fikziozko heriotza. Genero-biolentzia salatzen duten bi istorioak kontatu ditu idazleak.
NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.
Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)
Eman izena: sasiburu@gmail.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina