2009-11-15


AZAROAK 19, 19:30 SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN


Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian.

Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien.
“Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak” hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak...denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina