2009-10-25

Ezkerraldea, euskaraz blai!

Euskaraz bizi nahi duzula, bada zeren zain zaude!! Hartu parte ekintzetan!!


*
Aukera paregabea izango dugu Bai Esan Santurtziko euskara elkarteak antolaturiko Bertso Zakuto emanaldiari esker. Urriaren 30ean, ostirala, 22:00etatik aurrera afari desberdin batez gozatuko dugu: kantuak, bertsoak.. 18 euro balioko du. Informazioa blogean duzue. Izena eman urriaren 28a baino lehen AEKn, Udal Euskaltegian edo Kalea tabernan.

*
Hitzaldi interesgarri batera joan nahi baduzu, Felix Mugurtza etnografoak Neguko ohitura zaharrak hitzaldia eskainiko digu Kresalan 20:00etan urriaren 30ean Euskara Sailaren eskutik. Xehetasunak blogean.

* Hurrengo larunbatean, urriak 31, Eriz Magoak ikuskizun bikaina egingo du Gernika Parkean 12:00etan Euskara Sailak antolatua.

Tfna: 94 493 80 71 / 607 515 720
Loturak: http://santurtzieuskalduna.blogspot.com eta ezkerraldea@aek.org

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat