Laster Euskararen eguna ospatuko dugu Euskal herri osoan, Barakaldon ere hainbat ekintza antolatu dituzte egun horren karira Barakaldoko zenbait elkartek eta erakundek. Horien berri apurka apurka emango dizuegu: oraingo honetan Barakaldoko Gazte asanbladak eta Sasiburu elkartearen elkarlanean prestatu dugu jarduera baten berri eman gura dizuegu:
Bideo-emanaldia / hitzaldia
EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA
Euskarazko 54 minutuko dokumental honek Arkaitz
Astiazaran-ek 2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400
kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musika anitzaz lagundurik eta
ingurune bakoitzeko berezitasunak kontatuz; gure herrialdeko paisaia, tradizio,
mendialde, animali, itsasalde, herri eta natur inguruneak erakutsiz. Guztira,
37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar
motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da,
oso aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiarekin egina.
Asmoa, gure herrialdetik irten gabe eta modu xume batean zer nolako planak egin
ditzazkegun ideiak ematea da; etxetik pauso batera askotan konturatzen ez garen
altxor paregabeak bait ditugu.
NOIZ: ABENDUAREN 9AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina