2013-05-15

Mikel Urdangarin Barakaldoko Antzokian


Barakaldoko antzokian Mikel Urdangarin euskal abeslaria entzuteko aukera izango dugu ostiral honetan , maiatzak-17, gaueko 20:30etan.Bertara hurbilduz gero bere azken diskoaren aurkezpena izango duzue entzungai.hementxe duzue artistaren hitz batzuk disko berri honi buruz.

"Azula zen nire kolorerik gustokoena nerabezaroan. Besterik ez zen. Ondo sentiarazten ninduen, lasai. Ziurtasuna ematen zidan. Ez da gutzi nerabezaroa bezain garai ezengonkorretan.

"Azula" lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen, nigandik urruntzen. Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen, istorioak, nolabait ere, unbertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean.. "




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina