2013-07-11

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA. 2013

Oraingo honetan Barakaldoko zenbait elkarte euskaltzaleren artean irailaren 21ean egingo dugu ekitaldi baten berri eman behar dizuegu: Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak euskararen aldeko herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera. Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertzeaz gain, talde-lana ere sustatu nahi dugu. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, baizik eta kirola eta euskara uztartuz antolatutako lasterketak. Irailaren 21etik urriaren 20ra bitarte egingo dira herri-lasterketak. Esan bezala, Euskal Herriko hainbat herritan. Herrien zerrenda eta ekimen honen berri zehatzagoa hementxe duzue:www.euskarazbizinahidut.org webgunean dago ikusgai.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat