2013-05-25

Mintza eguna Elgoibarren

Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herri horretan. 
Elgoibarko berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bertara urreratzen zaretenak primeran pasatzeko aukera izango duzue.


EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Kalejira
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat