2013-10-08

AKTIBO TOXIKOA ANTZEZLANA



Datorren urriaren 24an, osteguna, SASIBURU elkarteak euskarazko beste jarduera dibertigarri bat antolatu dugu Barakaldoko San Bizenteko Kultur Etxean.

AKTIBO TOXIKOA ANTZEZLANA.  BEDEREN 1 ANTZERKI TALDEA.

Hona hemen antzezlanaren nondik norakoak:

Hor dator “Bat”, Bat Jauregi. Bere maleta eta guzti, jendearen artetik azaltzen da.Irrifar bat, begirada triste bat hemen, maletan darama arima. Pailazo bat?, mimo bat?, klown bat? guzti hori bada ere, pertsona da eta.Haren begiradak ikusaraziko digute errealitatea beste alde batetik...
Kalean panpina mekaniko baten antzera, txanponen zain, bere txapa botatzeko. Edo tipo bera, Blues brothersen itxuraz, taberna baten terrazan periodikoa irakurtzen, notiziak nonbait. Jendea ikusi eta bere txapa botako duena.Gure mundu desastre honi, errepaso bat emango dio.

NOIZ: URRIAK-24, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.

               HATOR!! 

Euskaraz ostera ere primeran pasatzeko aukera aparta izango dugu eta!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina