Dagoeneko 2000 barakaldar baino gehiagok emon dugu izena EUSKARALDIAn parte hartzeko.
Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
Dagoeneko 2000 barakaldar baino gehiagok emon dugu izena EUSKARALDIAn parte hartzeko.
Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du EUSKARALDIA berotzen hasteko.Oraingoan TARTEAN antzerki taldeko BIBA VOI antzezlana ikusteko parada izango dugu.

Eman duzue izena Euskaraldian? Sartu webgunean, aukeratu rola eta animatu!!
GEHIAGO! GEHIAGOREKIN! GEHIAGOTAN!
SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du. Oraingoan TARTEAN antzerki taldeko BIBA VOI antzezlana ikusteko parada izango dugu.
"Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako.
Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.
Euskaraldia Barakaldok bere kanta sortu du, Barakaldoko artistek Barakaldorako propio sortutako abestia!
Orain bideoa jarri nahi diogu kantari? Protagonista izan nahi duzue?
JANTZI DITZAGUN KALEAK!Jar ezazu Euskaraldiaren banderatxoa |
| Euskaltzaleen Topagunetik hainbat eragile eta erakunderekin lankidetzan antolatzen dugun ekimenik ikusgarriena Euskaraldia da. |
| Mezu honen bidez, proposamen bat luzatu nahi dizuegu, aurten, Euskaraldian parte hartuko duzuen entitate guztioi. Honakoa da proposamena: Euskaraldia ikusgarriago egiteko, eta bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko, gure etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderak jartzea, banderako 5€ko ekarpena eginda. |
| NON EROSI DEZAKEGU BANDERATXOA? |