2013-07-03

Euskararen aldeko pegata

Barakaldon euskararen erabilera sustatzeko eranskailu batzuk egin nahi ditugu eta horretarako zure laguntza bilatzen dugu.

Ideia freskoak, barregarriak, harrigarriak, dibertigarriak, zirikatzaileak... era guztietakoak bilatzen ditugu.

Lagun diezagukezu?

Adibide inspiratzaile hauek prestatu ditugu:

Lagundu nahi badiguzu, bete ezazu inprimaki hau mesedez.

Eskerrik asko!

2013-06-28

Oporretako argazki lehiaketa







Oporrak gero eta gertuago daude!!!!! Euskal Herrian geratuko zara???? bidaia zoragarri bat egingo duzu???? Berdin dio!!! eskegi Sasiburuko facebooken muroan, edo bidali gure helbide elektronikora (sasiburu@gmail.com), zure oporren argaki bat "Euskaraz bizi nahi dut" kamiseta edo banderolarekin, eta bi pertsonentzako afari bat irabazteko aukera eukiko duzu!!!!!
 
Irailaren 15ean bukatuko da epea argazkiak eskegitzeko edo bidaltzeko, eta argazki guztien artean bat aukeratuko dugu!!!!!!!!!!!
 

Anima zaitez!!!!!

2013-06-10

Ruper Ordorika Santurtzin Berriaren eskutik



BERRIA egunkariak 10. urtemuga ospatzen dihardu, hori dela eta hainbat jarduera antolatu dituzte Euskal Herriko hamaika herritan.Ekitaldi horien artean datorren ostiralean, ekainak-14, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan RUPER ORDORIKA abeslari sonatuaren kontzertua antolatu dute.

Informazio gehiago gura izatekotan jo helbide honetara:

http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/

2013-06-06

KIROL UDALEKUAK 2013

“KIROL UDALEKUAK 2013” PROIEKTUAREN INGURUKO OINARRIZKO INFORMAZIOA  // 

BARAKALDOKO ATLETISMOKOEK EUSKARAZKO KIROL UDALEKUEN BERRI EMAN DIGUTE.

"Barakaldo bezalako herri batean euskara eta kirola bateratzen duen proiekturik ez dagoela egiaztatu eta gero, udaleku txiki hauek gorpuzten hasi ginen, hutsune hau estaltzeko asmoz. "

Txandak
1.Uztaila 1-11
2.Uztaila 15-25
3.Uztailak 29- abuztuak 8

NON: San Bizenteko Kirol Hiria/ / Ciudad deportiva de San Vicenten.


 Adin tartea: 5-12 urteko umeentzat.


 
 * Izena emateko

Barakaldoko Atletismo Eskolako blog-aren bidez 


Txanda bakoitzeko (9 egun):180€

Telefono bidez:

 652 70 35 74
 646 04 06 51

2013-05-25

Mintza eguna Elgoibarren

Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herri horretan. 
Elgoibarko berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bertara urreratzen zaretenak primeran pasatzeko aukera izango duzue.


EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Kalejira
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!

2013-05-16

PERU BIZIKLETAZ



ANTOLATUKO DUGUN HURRENGO JARDUERA.

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI.

INTERESGARRIA IZANGO DA ETA!!

  
NOIZ: Maiatzaren 23an.

  
Arratsaldeko19:30etan.


 NON: Clara Campoamor Kultur etxean 


 

2013-05-15

Mikel Urdangarin Barakaldoko Antzokian


Barakaldoko antzokian Mikel Urdangarin euskal abeslaria entzuteko aukera izango dugu ostiral honetan , maiatzak-17, gaueko 20:30etan.Bertara hurbilduz gero bere azken diskoaren aurkezpena izango duzue entzungai.hementxe duzue artistaren hitz batzuk disko berri honi buruz.

"Azula zen nire kolorerik gustokoena nerabezaroan. Besterik ez zen. Ondo sentiarazten ninduen, lasai. Ziurtasuna ematen zidan. Ez da gutzi nerabezaroa bezain garai ezengonkorretan.

"Azula" lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen, nigandik urruntzen. Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen, istorioak, nolabait ere, unbertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean.. "




2013-05-06

EZKERRALDEKO EUSKAL AGENDA

Hementxe duzue maiatzeko ezkerraldeko euskal agenda. Anima zaitezte eta parte hartu ezazue dauden jardueretan.