SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du EUSKARALDIA berotzen hasteko.OraingoanTARTEANantzerki taldekoBIBA VOIantzezlana ikusteko parada izango dugu.
EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com
Pandemia dela eta, izena ematen duzuenok hogei minutu arinago etortzea eskatzen dizuegu. Bestela sarrera librea izango da okupatu ez diren lekuetan (antzezlana hasi baino 10 minutu lehenago aforoa bete arte).
AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez
NOIZ: AZAROAREN 18an, ASTEAZKENA, 19.30ean.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
DOHAINIK!! AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.
ANIMA ZAITEZ!!
ADI EGON! AFOROA OSO MUGATUA DA.
Dario
Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan
erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta,
denak dramatizatuta.
SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du. OraingoanTARTEANantzerki taldekoBIBA VOIantzezlana ikusteko parada izango dugu.
Dario Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta, denak dramatizatuta.
Erabilitako antzezlanak eta itzultzaileak: Misterio Bufo Lazaroren Berpizketa (Patxo Telleria) Eroa eta Heroia (Josemari Carrere) Franca Rameren bakarrizketak Andrea bere bakardadean (Mikel Martinez) Andre guztiok daukagu historia bera (Xabi Paia) Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin) Pistolaren Begi Zuri beltzak (Jon Aurre) Adan eta Eva (Jose Ramón Urrutxua “Utretx”)
Ikuskizunaren alde dokumentalista eta pedagogikoa: Ikuskizuna, teatrala izateaz aparte, pedagogikoa ere bada, antzezten diren lanak, eta egileak beraiek, aurkezten eta azaltzen direlako bertan: Dario eta Francaren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizarte eta bizitzarekiko konpromisoa…
Biba Voi! ANTZEZLANA
Dario Fo eta Franca Rameren antzerkia
AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez
NOIZ: AZAROAREN 18an, ASTEAZKENA, 19.30ean.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
DOHAINIK!! AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.
Barakaldo Antzokiak 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana antolatu du gaurko.
"Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako.
Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa.
Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira"
Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.
Beltza betiko saskia izango da, 55€ren truke jaso ahal izango da.
Berdea 65€tan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua.
Saski zuriak —berezia— 75€ko balioa izango du; gabonetako saski baten
tankerakoa izango du, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz.