2019-12-05

GABONETAKO APAINGARRIAK EGITEKO TAILERRA



Urte honi behar bezalako agurra emateko, Barakaldoko Gurasolagunek Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu dute. 

NOIZ: Abenduaren 19an, 18:30ean, 
NON: Clara Campoamor Kultur Etxean. Euskaraz aritu nahi baduzu familian, plan bikaina duzu. 

Izena emateko azken eguna abenduaren 18a da.

2019-12-03

XXIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia


Urtero bezala, Ibarra-kaldu elkarteak Herrien Arteko Folklore Jaialdia antolatu du.


Anima zaitez eta hurbildu jaialdiko emanaldietara. Sarrera doan!!

2019-12-01

SUKALDARITZA TAILERRA



Sora Ryu berbalagunak Korear sukaldaritza tailerra eskainiko digu. Bi plater prestatzen ikasiko dugu (Dak Galbi plater gazia eta Songpyeon,  gozoa).

Noiz: Abenduaren 10 eta 17an, 18:00etan.

Non: Gurtzetako Zentro Zibikoa

Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu 

 barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2019-11-28

EUSKARAREN EGUNA. BIZITZA TRISTE ETA EDERRA IKUSKIZUNA



  Euskararen egunaren bueltan hainbat jarduera izango ditugu Barakaldon.Horietako bat hauxe duzue HALADZIPO MUSIKA ESK0LAk antolatutako ikuskizuna IƱigo Muguruza arestian zendutako musikariaren omenez. Hala Dzipo  Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako laugarren ikuskizunaren buru da berriz ere Barakaldo. 'Bizitza tristea eta ederra 'Barakaldoko euskaltzaleek sortutako ikuskizuna da, eta hainbat diziplina artistiko batzen ditu: musika, dantza, poesia, hiri kultura, bideo-proiekzioa, antzerkia...

 Ekitaldia doakoa da, eta 19:30ean hasiko da Barakaldo Antzokian. Sarrerak antzokiko leihatiletan egongo dira eskuragarri, eta gehienez launa gonbidapen emango dira .
  Hala Dzipo, Udal Txistu Bandak, Barakaldoko dantza taldeak, Aritza Rodriguez aktoreak, zirku eskolak, Kilika bertso eskolak eta Sasiburu  elkarteak  hartuko dute parte ikuskizunean. horretan.

 SASIBURU elkarteak  ere SASIBURU SARIA emango dio euskararen alde edo euskaraz lan eginez, nabarmendu den barakaldar bati.


 Animatu eta etorri! Antzokia euskaraz bete dezagun!!

2019-11-25

OIHAN VEGA. UMOREZKO BAKARRIZKETA


SASIBURU ELKARTEKkook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu ASTELEHENETAN ERE  EUSKARAZ egitasmoaren barruan:

ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ? BAKARRIZKETA

Umorezko monologoa da, euskararen hausnarketa ironikoa eta sarkastikoa 'ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ?' izenburupean. 90 minutu irauten dituen antzezlan honetan gainera, laburmetrai edo 'skecht' batzuen bidez laguntzen diogu ikusleari erritmo bizia mantentzen eta barrea eragiten, Kepa Errasti (Goenkale, Vaya Semaminta...) EITBaktore eta gidoigile ezagunak zuzendu ditu. 

Horrez gain, gitarra eskuan harturik musika eta kantuen bidez ere, euskarari buruzko bakarrizketa honetan publikoaren etengabeko partehartzea bultzatzen da, batez ere, momentu dibertigarria, barregarria eta atsegina igaro araziz, beti ere, publikoa gogoeta egitera gonbidatuz. 

ZER: OIHAN VEGAREN UMOREZKO BAKARRIZKETA

NOIZ: ABENDUAREN 9an, 19:30ean

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA).

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!

 BETI LEZ DOHAINIK.

-

2019-11-19

BERTSO AFARIA



Lehengo egunean aipatu bezala, IBARRAKALDU elkarteko lagunek hainbat jarduera antolatu dute HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIAN.Oraingo honetan BERTSO AFARI eder  baten berri eman gura dizuegu.
BERTSO AFARIA: SUSTRAI COLINA+ XABAT GALLETEBEITIA
Berriro ere ageri da bertsolaritza Herrien arteko Folklore Jaialdian!
Izan ere, azaroaren 29an, bertso afari bat egingo da Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariek parte hartuta. 
Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 22:00etan, 15 euro balio du eta txartelak honako toki hauetan eskura daitezke: 
Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrerarik gabe ez geratzeko!
MENU ARRUNTA
- Kroketak (3).
- Entsalada: askotariko urazak, tomatea, gazta freskoa, ahuakatea, ziazerba hostoak.
- Txerri azpizuna sesamo eta sojarekin, eta patata purearekin.
- Jogurta, marmeladarekin eta galletarekin aurkeztua
BARAZKIJALEENTZAT
Dena berdina da, bigarren platera izan ezik: azpizunaren ordez, saitan marinatua.

2019-11-18

BETIKO JOLASAK

  Barakaldoko gurasolagunek jarduera ez-lehiakor eta parte hartzaile bat antolatu dute
 azaroaren 28rako, 18:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean: 

Betiko jolasak

Ekintza honetan euskaraz aritzeaz gain, giro on eta atsegina egongo dela ziurtatu dute. 
Izena emateko azken eguna azaroaren 27a da eta telefono honetara deituz:
678 626 567 
Nahiago baduzue email honetara idatziz barakaldo_berba@aek.eus 

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2019-11-17

HERRIEN ARTEKO 23.FOLKLORE JAIALDIA


IBARRAKALDU ELKARTEko lagunek urtero legez Herrien arteko 23. Folklore jaialdia  antolatu dute. Jaialdiaren lehen ekitaldia, Kantu paseo izango da.
Azaroak 22an, arratsaldeko 20:00etan Beurko Bagatzako kaleetan.








Eta bigarren ekitaldia umeentzat egingo dute.
Azaroak 23an, larunbata, arratsaldeko 19:30ean Ibarra-kalduren lokalean txotxongiloak Apaxi kontalariarekin.

Hauetaz gain, beste zenbait jarduera antolatu dute, hurrengo egunetan euren berri ere emango dizuegu.