2019-11-25

OIHAN VEGA. UMOREZKO BAKARRIZKETA


SASIBURU ELKARTEKkook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu ASTELEHENETAN ERE  EUSKARAZ egitasmoaren barruan:

ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ? BAKARRIZKETA

Umorezko monologoa da, euskararen hausnarketa ironikoa eta sarkastikoa 'ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ?' izenburupean. 90 minutu irauten dituen antzezlan honetan gainera, laburmetrai edo 'skecht' batzuen bidez laguntzen diogu ikusleari erritmo bizia mantentzen eta barrea eragiten, Kepa Errasti (Goenkale, Vaya Semaminta...) EITBaktore eta gidoigile ezagunak zuzendu ditu. 

Horrez gain, gitarra eskuan harturik musika eta kantuen bidez ere, euskarari buruzko bakarrizketa honetan publikoaren etengabeko partehartzea bultzatzen da, batez ere, momentu dibertigarria, barregarria eta atsegina igaro araziz, beti ere, publikoa gogoeta egitera gonbidatuz. 

ZER: OIHAN VEGAREN UMOREZKO BAKARRIZKETA

NOIZ: ABENDUAREN 9an, 19:30ean

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA).

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!

 BETI LEZ DOHAINIK.

-

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina