2019-11-19

BERTSO AFARIA



Lehengo egunean aipatu bezala, IBARRAKALDU elkarteko lagunek hainbat jarduera antolatu dute HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIAN.Oraingo honetan BERTSO AFARI eder  baten berri eman gura dizuegu.
BERTSO AFARIA: SUSTRAI COLINA+ XABAT GALLETEBEITIA
Berriro ere ageri da bertsolaritza Herrien arteko Folklore Jaialdian!
Izan ere, azaroaren 29an, bertso afari bat egingo da Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariek parte hartuta. 
Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 22:00etan, 15 euro balio du eta txartelak honako toki hauetan eskura daitezke: 
Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrerarik gabe ez geratzeko!
MENU ARRUNTA
- Kroketak (3).
- Entsalada: askotariko urazak, tomatea, gazta freskoa, ahuakatea, ziazerba hostoak.
- Txerri azpizuna sesamo eta sojarekin, eta patata purearekin.
- Jogurta, marmeladarekin eta galletarekin aurkeztua
BARAZKIJALEENTZAT
Dena berdina da, bigarren platera izan ezik: azpizunaren ordez, saitan marinatua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina