2013-03-13
BERTSO SAIOA IBARRAKALDUN
BIHAR, MARTXOAK-14, KORRIKA KULTURALA BARRUAN BESTE EKITALDI BAT ANTOLATU DUTE BARAKALDOKO AEK-KOEK GEURE ESKUALDEKO BERTSOLARIEKIN.
BERTSO SAIOA
NON: IBARRAKALDUN.
NOIZ: MARTXOAK-14, GAUEKO 20:00ETAN.
BESTALDE, BIHAR ERE 19:30ETAN LABURBIRA FILM LABURREN EMANALDIA IZANGO DUGULA SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN GOGOARAZTEN DIZUEGU.
ONDO IZAN ETA PARTE HARTU EKITALDIETAN.
2013-03-06
LABURBIRA 2013
SASIBURU ELKARTEAK BESTE EKITALDI BAT ANTOLATU DUGU DATORREN MARTXOAREN 14AN,OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN TOPAGUNE EUSKARA ELKARTEEN FEDERAKUNDEAREN ELKARLANEAN.
LABURBIRA 2013. FILM LABURREN ZIRKUITUA
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA
NOIZ: MARTXOAREN 14AN, 19:30 ETAN.
2013-03-01
Ezkerraldeko Euskal agenda
Hementxe duzue martxoko euskal agenda.
Jarduera hauetaz gain LABURBIRA film laburren emanaldia antolatu dugu Sasiburu elkartekook martxoaren 14rako. Ekitaldi Horren berri zehatza emango dizugu datorren astean geure webgune honetan.
Ondo pasa asteburua eta parte hartu datozen ekintzetan!!
2013-02-25
MORRITSON ETA GARTZIA ANTZEZLANA
DATORREN MARTXOAREN 6AN SASIBURU ELKARTEKOOK EKITALDI DIBERTIGARRIA ANTOLATU DUGU, TOPAGUNEAREN KULTUR ERROTAREN JARDUEREN ILDOTIK:
MORRITSON ETA GARTZIA KOMEDIA.
NOIZ: MARTXOAK-6, ASTEAZKENA. ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).
HATOR!!PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!!
2013-02-15
EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO
Beste jarduera interesgarriren berri eman behar dizuegu, Barakaldoko AEK-k Korrika Kulturalaren barruko bakarrizketa saio umoretsua antolatu du datorren asteko ostegunerako, otsailak 21, 19:30ean San Bizenteko Kultur Etxean. Emanaldiaren izena “Euskalduna naiz eta arraro nago” dugu, eta antzezleak Barry Barrez irlandarra eta Baltziskueta dira.
Bakarrizketa saio honetan bi euskaldun azalduko zaizkigu bi bizipen desberdinekin. Bata, Irlandatik etorritakoa, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta.
Bestalde, Baltziskueta Iruñetik datorkigu, egunerokotasunean euskararen inguruko egoerak kontatzeko prest. Sasiburukook dagoeneko izan genuen Barryren istorioen berri, eta aitortu behar dugu bere kontakizunekin primeran pasatu genuela Barakaldora etorritako aurreko aldian.
ANIMA ZAITEZ ETA DATORREN OSTEGUNEAN ELKAR IKUSIKO DUGU!
2013-02-08
Emaztegaiaren semea antzezlana
DATORREN OTSAILAREN 22AN, OSTIRALA, GAUEKO 20:30ETAN EUSKARAZKO BESTE KOMEDIA DIBERTIGARRI BAT ANTOLATU DUTE BARAKALDOKO ANTZOKIAN:
EMAZTEGAIAREN SEMEA
Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa da eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da.
Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa…
Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMENTXE DUZUE:
http://www.teatrobarakaldo.com
2013-02-07
INAUTERIAK BEURKO-BAGATZAN IBARRAKALDUREN ESKUTIK
IBARRAKALDU elkarteko lagunek beste jarduera interesgarria antolatu dute BEURKO-BAGATZAN.
Datorren
otsailaren 16an, larunbata, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere hartuko ditu
Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleak Euskal Herriko inauteriak
ezagutarazteko. Aurten, INUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA erakutsiko dugu. Aurrekoak
ez bezala, hiriko inauteria dugu hau, Donostiakoa, hain zuzen ere. Hala ere,
gaur egun, Donostiaren inguruetara zabaldu eta hango herri askotan ere ematen
da: Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria.
Aurreneko
aldiz, Donostian bertan plazaratu zen, 1885ean. Ezin aipatu gabe utzi Raimundo
Sarriegik berariaz sortu zuela konpartsari laguntzen dion musika,
konpositorearen heriotzaren mendeurrena aurten betetzen denean. Kandelaria
Egunean antzesten zen, otsailaren 2an, baina 1912an jai-eguna lan-egun
bihurtzean, eta ondorengo urte gorabeheratsuetako inguruabarrengatik, ia
galtzera iritsi zen, unea-uneko salbuespen batzuekin, baina. Hala ere, 1977.
urtean, KRESALA elkarteak berpiztu egin zuen, eta horri esker, hortxe dugu
berriro ere kaleetan arnasa eta indarrak berriturik.
Inude
eta artzaien egunak gogora ekarri nahi dizkigu inudeen eta aztzainen arteko
gorteiatzeak, artzainak hirira jaisten ziren egunetan. Pertsonaia bi horiekin
batera, badira beste batzuk ere konpartsan, XIX. mendeko Donostiako gizartearen
isla. Azpimarratzekoak dira Alkatea eta Udal Idazkaria, Apaiza eta Gotzaina,
Medikua eta Erizainak. Hala ere, pertsonaia gehiagoko ere ematen diote kolorea
konpartsari: hala hirira jaitsi diren baserritarrak eta hiriko burgesiako
bikoteak dotore jantzirik, nola barkillo, puxika, piruleta eta ogi saltzaileak
ere, eta ahaztu barik garai hartako argazkilaria, margolaria, algoazila,
suhiltzaileak, kale-garbitzaileak, kedar-kentzaileak, alargunak
dolu-jantzietan, etab.
Emankizuna
Santa Teresa plazan izango da, otsailaren 16an, 18:00etan.
Bestalde, otsailaren 17an herri-azoka eta umeentzako gaztelu puzgarria antolatu dute goizez.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU EKITALDI HAUETAN!!
2013-02-02
MATRIKULA EZAZU D EREDUAN
Euskara elkarteen TOPAGUNEAk beste erakunde eta elkarte euskaltzaleen artean D ereduaren aldeko jarrera argia agertu du, geure elkarteak ere bat egiten du eredu horren alde.
Hementxe duzue ondoko helbide honetan aurki dezakezun artikuluaren pasarte bat.
http://www.topagunea.org/berriak/55
D eredua, aukera ekologikoa
Arrazoi asko daude, dudarik gabe, euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Horietako garrantzitsu bat da mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat dela. Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da. Muturreko egoera batean, adibidez, berdin jokatzen badugu eta okertzen bagara, huts egitea orokorra izango da. Aldizkako aukerak ezinbestekoak dira. Hizkuntzak zaintzea lagungarria da, zalantzarik gabe, herrien arteko elkarrizketa eta bakea ahalbideratzeko. Horixe egiten duzu zure seme-alaba euskarazko ereduan matrikulatzen duzunean.Euskararekin bere kultura eta afektibitate inguruari lotzen diozu. Eta munduari, berriz. D ereduan egoki eta nahikotasunez ikasiko dituen beste bi hizkuntzekin, ingelera eta gaztelerarekin alegia, eta hautazko beste horiekin (frantsesa, alemanera…).
D eredua hizkuntza-aniztasunerako atea
Euskarazko irakaskuntza komunitate honetan aitzindaria izan da beste hizkuntzen ikasketa txertatzeko orduan. Orain ziurtatu dezakegu D ereduak zure seme-alabari hizkuntza-ingurune anitzean moldatzeko gaitasuna ematen diola txikia denetik. Izanere, euskara hizkuntza bizia eta arrunta da gure inguruan, eta hori oso lagungarria izaten da etorkizunean beste hizkuntzak ikastea naturalagoa gerta dakioken.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






