2013-02-02

MATRIKULA EZAZU D EREDUAN

Euskara elkarteen TOPAGUNEAk beste erakunde eta elkarte euskaltzaleen artean D ereduaren aldeko jarrera argia agertu du, geure elkarteak ere bat egiten du eredu horren alde.

Hementxe duzue  ondoko helbide honetan aurki dezakezun artikuluaren pasarte bat.

http://www.topagunea.org/berriak/55


D eredua, aukera ekologikoa

Arrazoi asko daude, dudarik gabe, euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Horietako garrantzitsu bat da mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat dela. Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da. Muturreko egoera batean, adibidez, berdin jokatzen badugu eta okertzen bagara, huts egitea orokorra izango da. Aldizkako aukerak ezinbestekoak dira. Hizkuntzak zaintzea lagungarria da, zalantzarik gabe, herrien arteko elkarrizketa eta bakea ahalbideratzeko. Horixe egiten duzu zure seme-alaba euskarazko ereduan matrikulatzen duzunean.
Euskararekin bere kultura eta afektibitate inguruari lotzen diozu. Eta munduari, berriz. D ereduan egoki eta nahikotasunez ikasiko dituen beste bi hizkuntzekin, ingelera eta gaztelerarekin alegia, eta hautazko beste horiekin (frantsesa, alemanera…).

D eredua hizkuntza-aniztasunerako atea

Euskarazko irakaskuntza komunitate honetan aitzindaria izan da beste hizkuntzen ikasketa txertatzeko orduan. Orain ziurtatu dezakegu D ereduak zure seme-alabari hizkuntza-ingurune anitzean moldatzeko gaitasuna ematen diola txikia denetik. Izan
ere, euskara hizkuntza bizia eta arrunta da gure inguruan, eta hori oso lagungarria izaten da etorkizunean beste hizkuntzak ikastea naturalagoa gerta dakioken.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina