2011-11-05
Laguntasuna Sohutako ikastolaren alde
Laguntasuna elkartekoek Sohütako Ikastolakoen laguntza mezu hau helduarazi digute:
"Aurten, Sohütako Ikastolaren handitzeko obrak aintzinatu dira. Finantzamendu eskasarengatik, parte bat bakarrik bururatu dugu, beste parte bat geroko utziz. eskolaren ibilmoldea aldiz, osorik burrasoen gain gelditzen da. Berriro ere zuen laguntza eskatzen dizuegu."
Otarreak jasotzeko argibideak:
Moskinak erosteko:Azaroaren 27a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan (LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.
Informazio gehiago: Tf. 629455570
Anima zaitez eta lagundu ezazu Gabonetako otzara erosten. Zuberoan nahiz Barakaldon euskaraz aurrera!!
2011-11-03
Folk kontzertua San Bizenten
Laguntasuna elkartekoek folk saio bat antolatu dute,azaroaren 4an, gaueko 22:00etan Atari tabernan. Hantxe elkar ikusiko dugulakoan...
2011-11-01
EKERRALDEKO EUSKAL AGENDA
2011-10-26
SUKALDARITZA TAILERRA
SASIBURU elkartekoek sukaldaritza tailerra antolatu dugu datorren hilabeterako.
NON: Gurutzetako kultur etxean izango da.
NOIZ: azaroaren 8an, 15ean eta 22an.
Arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arte.
Apuntatzeko bidali email bat helbide elektroniko honetara:
sasiburu@gmail.com
2011-10-22
SEIREN eta RUAILLE BUAILLEren kontzertua
Datorren ostiralean, urriaren 28an, gaueko 20:00etan Barakaldoko antzokian kontzertu interesgarri bat izango dugu: SEIREN eta RUAILLE BUAILLE taldeak arituko dira.
Anima zaitez!!
2011-10-19
Berbalgunak ezkerraldeko jarduerak
Beste bi jarduera aipatu behar dugu. Ostiral honetan berbalagunen poteoa egongo da Barakaldon gaueko 20:00etan Santa Teresako plazatik hasita.
Bestetik berriz ere Mendilagun taldea martxan da, berriz ere mendiz mendi euskaraz ibiltzeko abagunea datorkigu mendilagunei esker. Egutegia prest dago, eta ikasturte honetako lehenengo irteera igande honetan egingo dute (urriak 23). Beriain edo San Donato mendira abiatuko dira.
Geralekua: Santurtziko tren geltokia.Ordua: 08:30ean.
Anima zaitezte!
2011-10-16
"Etxe asmatua" umeentzako ikuskizuna
Datorren asteartean , urriak-18, Barakaldoko antzokian Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrentzako ikuskizuna. izango da.Bi ekitaldi egongo dira goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 15:15ean.
Obra honetan imajinazio-jolas bat eta etxe bat eraikitzea proposatzen da eta, hau gauzatu nahian, haurtzaroan sortzen ditugun alegiazko elementu guztiez baliatzen gara.
Antzezkizun naïf honetan, pertsonaiek “euren etxeko” espazio fisikoa eta, areago, espa-zio emozionala eraikitzera jolasten dira, bertan argia sartzen da, jaten dute, lo egiten dute, jolas-ten dira, lagunak hartzen dira, kondairak kontatzen dira… ametsetako espa-zioa da.
Baina aurkezpen eszeniko xumea dugu. Bertan, espazioa “irudipen espazio” bilakatzen da, eta aktoreek egindako jolasek giro hurbil, bero eta erosoa sortzen dute, gure etxean sentitzen dugunaren parekoa.
2011-10-14
Euskarazko zenbait jarduera
Oraingoan Barakaldon laster euskarazko beste jardueren berri eman nahi dizuegu:
azaroaren 4an, ostiralean.Arratsaldeko 16:00etan.
Informazio gehiago blog honetan:
http://www.txutxu-mutxuka.blogspot.com/
- Urriaren 16an Beurko-Bagatzako jaien barruan Bertso bira izango da Kilika bertso eskolaren eskutik 13:35ean, eta egun berean Antton Iruzta umeentzako ipuin kontalaria arratsaldeko 17:35ean.
- Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan Gurutzetako zentro zibikoan "Katillukadak" bertso-txontxogiloak ekitaldia egongo da, arte eszenikoen egitarauaren barruan. Informazio gehiago helbide honetan:
http://berbatik.blogspot.com/2011/10/arte-eszenikoen-egitaraua-familiako.html
- Irati Anda eskalatzaile ezaguna da
azaroaren 4an, ostiralean.Arratsaldeko 16:00etan.
Informazio gehiago blog honetan:
http://www.txutxu-mutxuka.blogspot.com/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






