2011-10-19

Berbalgunak ezkerraldeko jarduerak

 
 Beste bi jarduera aipatu behar dugu. Ostiral honetan berbalagunen poteoa egongo da Barakaldon gaueko 20:00etan  Santa Teresako plazatik hasita.
Bestetik berriz ere Mendilagun taldea martxan da, berriz ere mendiz mendi euskaraz ibiltzeko abagunea datorkigu mendilagunei esker. Egutegia prest dago, eta ikasturte honetako lehenengo irteera igande honetan egingo dute (urriak 23). Beriain edo San Donato mendira abiatuko dira.
 
Geralekua: Santurtziko tren geltokia.Ordua: 08:30ean.

Anima zaitezte!

 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina