2011-11-05

Laguntasuna Sohutako ikastolaren alde



Laguntasuna elkartekoek Sohütako Ikastolakoen laguntza mezu hau helduarazi digute:
"Aurten, Sohütako Ikastolaren handitzeko obrak aintzinatu dira. Finantzamendu eskasarengatik, parte bat bakarrik bururatu dugu, beste parte bat geroko utziz. eskolaren ibilmoldea aldiz, osorik burrasoen gain gelditzen da. Berriro ere zuen laguntza eskatzen dizuegu."


Otarreak jasotzeko argibideak:

Moskinak erosteko:Azaroaren 27a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan  (LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570

Anima zaitez eta lagundu ezazu Gabonetako otzara erosten. Zuberoan nahiz Barakaldon euskaraz aurrera!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina