2022-09-10

ARRONTEGIKO HERRI LASTERKETA.

 


 Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.
    "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekook ekimen honetan parte hartzera.

      Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.


 NOIZIRAILAK-17, larunbata, eguerdiko 12:30etan.

 NON: RONTEGI IKASTETXEA

                                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2022-09-09

IRAKURKETA KLUBAK UDAL LIBURUTEGIETAN


Euskaraz irakurtzeko eta istorioak taldean eta testuinguru atsegin batean komentatzeko prest? 2022-2023 ikasturteko Irakurketa Klubak martxan daude dagoeneko!!

  • Izena emateko epea: irailaren 5etik 14ra arte
  • San Bizente eta Gurutzetako udal liburutegietan, hilean behin
  • Helduentzako nahiz umeentzako liburuak, EUSKARAZ
  • Doan

                         Anima zaitezte!!


HAURRENTZAKO IRAKURKETA KLUBA

  • Dinamizatzailea: Ana Apika
  • Gurutzetako udal liburutegian
  • 7-9 urte arteko haurrentzat
  • Egunak:
    • Urriak 11
    • Azaroak 8
    • Abenduak 13
  • 18:00 – 19:00

2022-07-11

MAGIA POTEOA

Adi euskaltzale! Ostegunean magia poteoa antolatu dugu Asier Kidam artistarekin. Animatu!



2022-07-01

IRAKURZALE KLUBA. EDORTA JIMENEZ IDAZLEA


Barakaldoko Irakurzale Kluba urriaren 4an elkartuko da, 19:30ean, Clara Campoamor Kutur Etxean, Edorta Jimenezen "Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua" liburuaz berba egiteko.

 Izena eman nahi baduzu, 678 626 567 telefonora dei dezakezu edo barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatz dezakezu.

NOIZ: URRIAK-4, 19:30ean.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTU ETXEAN.


-- 

2022-06-29

2022ko Barakaldoko jaien pregoilariak!

Dakizuenez, aurten gure 30. urteurrena ospatzen gaude eta urte guzti hauetan egindako lana goraipatzeko Barakaldoko jaien pregoilariak izateko aukeratuak izan gara. 

Poz handiz hartu dugu berria eta herriko euskaltzale guztiekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, uztailaren 9an egingo den kuadrilen jaitsiera eta pregoia gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ez ahaztu zure euskararen aldeko kamiseta edo banderola!

Bestetik, uztailaren 14an Asier Kidamen eskutik magia-poteoa egingo dugula aurreratzen dizuegu.

Animatu, euskaraz bizitzera goaz!

2022-06-26

UDA HONETAN BERBALAGUN BARAKALDON

 

Uda honetan euskaraz mintzatu nahi baduzu, aukera ezin hobea daukazu Barakaldoko berbalagunekin.

 Eman izena: 678 626 567 telefonora deituz.

 barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz.





2022-06-13

GURASO LAGUN.2022-2023. KURTSOA

 Hurrengo ikasturtean ere euskara bultzatu nahi du Barakaldoko Berbalagun proiektuak familien barruan. Beraz, guraso euskalduna bazara eta ez badaukazu norekin hitz egin euskaraz, edota euskarak familia barruan toki handiagoa izatea nahi baduzu, hauxe da zure aukera, izan GurasolagunaEuskaraz aritu eta jolasteko elkartuko dira guraso eta seme-alabak, denak batera, beren txikian, apurka-apurka gauza handiak egiteko. 


                               ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMON!!

Izena emateko: 678 626 567 telefonoa edo barakaldo_berba@aek.eus

2022-06-10

LLANOKO JAIAK. VI. HERRI KROSA


 
  
Aurten ostera ere LLanoko jai batzordekoek geure elkartearen eta Barakaldoko AEK-aren laguntzaz 6. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 
SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitira: 

SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.

NOIZ:Ekainaren 18an, goizeko 11:00etan.

HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.

NOIZ: Ekainaren 18an, goizeko 12:00etan.


Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.


                ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!