2019-11-25
OIHAN VEGA. UMOREZKO BAKARRIZKETA
SASIBURU ELKARTEKkook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu ASTELEHENETAN ERE EUSKARAZ egitasmoaren barruan:
ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ? BAKARRIZKETA
Umorezko monologoa da, euskararen hausnarketa ironikoa eta sarkastikoa 'ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ?' izenburupean. 90 minutu irauten dituen antzezlan honetan gainera, laburmetrai edo 'skecht' batzuen bidez laguntzen diogu ikusleari erritmo bizia mantentzen eta barrea eragiten, Kepa Errasti (Goenkale, Vaya Semaminta...) EITBaktore eta gidoigile ezagunak zuzendu ditu.
Horrez gain, gitarra eskuan harturik musika eta kantuen bidez ere, euskarari buruzko bakarrizketa honetan publikoaren etengabeko partehartzea bultzatzen da, batez ere, momentu dibertigarria, barregarria eta atsegina igaro araziz, beti ere, publikoa gogoeta egitera gonbidatuz.
ZER: OIHAN VEGAREN UMOREZKO BAKARRIZKETA
NOIZ: ABENDUAREN 9an, 19:30ean
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!
BETI LEZ DOHAINIK.
-
2019-11-19
BERTSO AFARIA
Lehengo egunean aipatu bezala, IBARRAKALDU elkarteko lagunek hainbat jarduera antolatu dute HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIAN.Oraingo honetan BERTSO AFARI eder baten berri eman gura dizuegu.
BERTSO AFARIA: SUSTRAI COLINA+ XABAT GALLETEBEITIA
Berriro ere ageri da bertsolaritza Herrien arteko Folklore Jaialdian!
Izan ere, azaroaren 29an, bertso afari bat egingo da Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariek parte hartuta.
Izan ere, azaroaren 29an, bertso afari bat egingo da Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariek parte hartuta.
Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 22:00etan, 15 euro balio du eta txartelak honako toki hauetan eskura daitezke:
Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrerarik gabe ez geratzeko!
Azkar ibili, sarrerarik gabe ez geratzeko!
MENU ARRUNTA
- Kroketak (3).
- Entsalada: askotariko urazak, tomatea, gazta freskoa, ahuakatea, ziazerba hostoak.
- Txerri azpizuna sesamo eta sojarekin, eta patata purearekin.
- Jogurta, marmeladarekin eta galletarekin aurkeztua
- Kroketak (3).
- Entsalada: askotariko urazak, tomatea, gazta freskoa, ahuakatea, ziazerba hostoak.
- Txerri azpizuna sesamo eta sojarekin, eta patata purearekin.
- Jogurta, marmeladarekin eta galletarekin aurkeztua
BARAZKIJALEENTZAT
Dena berdina da, bigarren platera izan ezik: azpizunaren ordez, saitan marinatua.
Dena berdina da, bigarren platera izan ezik: azpizunaren ordez, saitan marinatua.
2019-11-18
BETIKO JOLASAK
Barakaldoko gurasolagunek jarduera ez-lehiakor eta parte hartzaile bat antolatu dute
azaroaren 28rako, 18:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean:
Betiko jolasak
Ekintza honetan euskaraz aritzeaz gain, giro on eta atsegina egongo dela ziurtatu dute.
Ekintza honetan euskaraz aritzeaz gain, giro on eta atsegina egongo dela ziurtatu dute.
Izena emateko azken eguna azaroaren 27a da eta telefono honetara deituz:
678 626 567
Nahiago baduzue email honetara idatziz barakaldo_berba@aek.eus
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
2019-11-17
HERRIEN ARTEKO 23.FOLKLORE JAIALDIA
IBARRAKALDU ELKARTEko lagunek urtero legez Herrien arteko 23. Folklore jaialdia antolatu dute. Jaialdiaren lehen ekitaldia, Kantu paseo izango da.
Azaroak 22an, arratsaldeko 20:00etan Beurko Bagatzako kaleetan.

Eta bigarren ekitaldia umeentzat egingo dute.
Azaroak 23an, larunbata, arratsaldeko 19:30ean Ibarra-kalduren lokalean txotxongiloak Apaxi kontalariarekin.
Hauetaz gain, beste zenbait jarduera antolatu dute, hurrengo egunetan euren berri ere emango dizuegu.
2019-11-15
Gizon zoriontsuaren alkandora
- "Gizon zoriontsuaren alkandora"
- NOIZ: Azaroak 16, larunbata, 18:00etan
- NON: Clara Campoamor zentro zibikoan
- Sarrerak Clara Campoamor zein Gurutzetako zentro zibikoetan har daitezke
Anima zaitezte!!
2019-11-11
ERRIGORA GARA Barakaldon
ERRIGORA GARA Barakaldon
Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal
izango dira. Alabaina, aurten eskaintza berrituarekin gatoz: 3 saski izango dira aukeran!
Beltza betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango da. Berdea 60€tan eskuratu
Beltza betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango da. Berdea 60€tan eskuratu
ahal izango da, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70€ko balioa izango du; gabonetako saski baten tankerakoa izango du, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz.
galdetu AEK-ko euskaltegian).
ANIMA ZAITEZ ETA EGIN EZAZU ZEURE ESKAERA!
2019-11-08
TOMIRIS, MENDEKU ZILEGI BATEN ISTORIOA. ANTZEZLANA
SASIBURU ELKARTEAK oso antzezlan interesgarria antolatu du ASTELEHENETAN ERE EUSKARAZ egitasmoaren lehen jarduera:
TOMIRIS, MENDEKU ZILEGI BATEN ISTORIOA
Mendeku zilegiaren ganeko bakarkako ikuskizuna da. Ardatz nagusitzat biolentzia matxistea daualarik, errealitadea eta fikzinoa uztartzen dituan istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia.
ZER: HELDUENTZAKO ANTZEZLANA. TOMIRIS.
NOIZ: AZAROAREN 18AN, ASTELEHENA, 19:30EAN
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA)
BETI LEZ, DOHAINIK!!
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI IKUSTERA ANTZEZLAN EDER HAU!
FITXA ARTISTIKOA
- Egilea: ATX Teatroa
- Eszenografia eta Atrezzoa: ATX Teatroa
- Argiztapena: ATX Teatroa
- Musika: Palanka Kolektiboa
- Ekoizpena: ATX Teatroa
- Banaketa: ATX Teatroa
- Publiko mota: Helduak
HURRENGO KULTUR JARDUERA ABENDUAREN 9AN LEKU ETA ORDU BEREAN.
2019-11-05
LIBURU MARKATZAILEAK
Natur Gelari esker, Barakaldoko berbalagunek tarte ederra igaroko dute azaroaren 18an, 10:00etan, Lorategi Botanikoan. Bertan, udazkenak lehortutako hostoak bilduz, orri markatzaileak egingo dituzte euskaraz eta giro onean.
Izena eman nahi baduzue, idatzi :
barakaldo_berba@aek.eus emailera
bestela telefonoz:
678 626 567
(azaroaren 15a izan aurretik). Adi ibili plazak mugatuak dira eta.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







