2011-11-14

XENTIMORIK GABE ANTZEZLANA

SASIBURU elkartekoek ekintza dibertigarria bat antolatu dugu datorren asteko ostegunerako, azaroaren 24an, San Bizenteko kultur etxean.

ZER: XENTIMORIK GABE antzezlana.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
NOIZ: AZAROAK-24, OSTEGUNA, 19:30AN.

Sarrera: DOAN

HATOR ETA ONDO PASA EUSKARAZ!!

2011-11-11

Bertsolari filma antzokian

Barakaldoko antzokian Bertsolari izeneko filma ikusteko aukera izango dugu azaroaren 29an, gaueko 20:00etan.Asier Altunaren gidoipean eta zuzendaritzapean egindako lana da Bertsolari.Orain artean ikusi duten euskaltzale eta bertsozale gehienen ahotan oso kritika ona entzun ahali zan dugu.Beraz, anima zaitezte eta hurreratu ikustera.
Bestalde, asteburu honetan 'Bi anai' filma aurkeztuko dute Bilboko zine-aretoetan. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

2011-11-08

TXAN magoa, mintza praktika eta erromeria





 Gazte asanbladakoek mintza praktika tailerra antolatu duten azaroaren 11an San Bizenteko parkean gaueko 20:00etan.

Bestalde,  "BARAKALDO ERROMERIAN 2011" Programaren barruan, Laguntasuna Taldeak antolatuta, Erromeria bat ospatuko dute Barakaldon: Azaroak 12, larunbata,20:00etan

 Azkenik, azaroaren  27an Barakaldo Antzokira hurreratzen diren umeek Txan mago ezagunaren Ezer ez da dirudiena ikuskizun barriaz gozetako aukerea eukiko dute Topagunea eta Bizkaiko aldundiaren eskutik.

2011-11-07

AUTOMOBILEN GIDATZE EKONOMIKOAZ IKASTAROA


Gazte bulegokoek euskarazko ikastaro interesgarria antolatu du krisi ekonomiko garaiotan:

Automobilen gidatze ekonomikoaz ikastaroa
 

DOAN

Zer beharko dozu izena emateko?

Euskalduna izatea
18-30 urte
         Gidatzeko baimena (indarrrean)


Noiz?

ABENDUAK 3
(Euskararen Eguna)

LARUNBATA
10:00-14:00
Lekua:
Gazte Bulegoan
San Juan 17

2011-11-05

Laguntasuna Sohutako ikastolaren alde



Laguntasuna elkartekoek Sohütako Ikastolakoen laguntza mezu hau helduarazi digute:
"Aurten, Sohütako Ikastolaren handitzeko obrak aintzinatu dira. Finantzamendu eskasarengatik, parte bat bakarrik bururatu dugu, beste parte bat geroko utziz. eskolaren ibilmoldea aldiz, osorik burrasoen gain gelditzen da. Berriro ere zuen laguntza eskatzen dizuegu."


Otarreak jasotzeko argibideak:

Moskinak erosteko:Azaroaren 27a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan  (LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570

Anima zaitez eta lagundu ezazu Gabonetako otzara erosten. Zuberoan nahiz Barakaldon euskaraz aurrera!!

2011-11-03

Folk kontzertua San Bizenten

Laguntasuna elkartekoek folk saio bat antolatu dute,azaroaren 4an, gaueko 22:00etan Atari tabernan. Hantxe elkar ikusiko dugulakoan...

2011-10-26

SUKALDARITZA TAILERRA

   SASIBURU elkartekoek sukaldaritza tailerra antolatu dugu datorren hilabeterako.
NON: Gurutzetako  kultur etxean izango da.

NOIZ: azaroaren 8an, 15ean eta 22an.
Arratsaldeko 18:30etatik  20:30ak arte.
    
Apuntatzeko bidali email bat helbide elektroniko honetara:
sasiburu@gmail.com