2025-03-18

Ehun urteko gerra Palestinaren aurka

 


   SASIBURU elkarrtekook beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu:

 "EHUN URTEKO GERRA PALESTINAREN AURKA" LIBURU AURKEZPENA

  Palestinako historiari buruzko azterketa integral bat idatzi beharrean, Palestina menderatzeko borrokan gertatutako sei inflexio-puntutan jarri dut arreta. Palestinaren patua erabaki zuen 1917ko Balfour Adierazpenetik, Israelek 2000ko hamarkadaren hasierako Gazako Zerrendako setio eta Gazako biztanleriaren aurkako aldizkako gerretara, sei gertaera horiek nabarmentzen dute Palestinaren aurkako ehun urteko gerraren izaera koloniala, baita hura burutzeko kanpoko botereek izan duten ezinbesteko eginkizuna ere. 

"Gerra bizi izan zuten palestinarren esperientzien bidez azaldu nahi izan dut, partzialki bada ere, kontakizun hau, haien arteko batzuk nire familiako kideak, deskribatutako pasarte batzuetan presente egon zirenak. Lekuko izan nintzen gertaeretan neure oroitzapenak gehitu ditut, baita nire familiaren eta beste batzuen materialak zein lehen pertsonan idatzitako hainbat narrazio ere. Nire xede nagusia zera izan da, gatazka hau azaltzeko gailendu diren ikuspegi gehienetatik oso ezberdin den ikuspuntua ematea."

HIZLARIA: INAKI ALEGRIA LOINAZ.

NOIZ: MARTXOAREN 26an, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN (Gernikako arbola kalea 41).

2025-03-14

EUSKARALDIA BADATOR!! EMAN IZENA.


    

Euskaraldia hasia da mugimenduan!

Dakizuen bezala, 4. edizioa, lehen aldiz, udaberrian izango da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Euskaraldiaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da: ez da soilik ariketa egun horietara mugatzen den dinamika, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartean errotu nahi duen ekimena baizik.



2025-03-10

HARRI KAMISHIBAI IPUIN KONTALARIA

 

  SASIBURU elkartekook umeentzako beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:

               HARRI KAMISHIBAI IPUIN KONTALARIA

   Kamishibai "Paperezko antzerkintza" esan nahi du eta ipuinak kontatzeko teknika bat da,egiazko mundutik istorioen mundura jauzia egiteko balio duena.

   Teknika hori XII. mendean sortu zen tenplu budistetan eta Japoniako Meji iraultza bukatu zenean berpiztu zen berriro. Butai-a Kamishibaiaren antzeztokia da.Bertan orri zurrunak irudiekin pasatzen doaz kontalaria ipuina narratzen duen bitartean.Ipuinak entzun eta ikusi egiten dira, hizkuntza landuz eta ulermena bermatuz.

              NOIZ: MARTXOAREN 21ean,OSTIRALA,18:00etan.

              NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


                                  BETI LEZ DOHAINIK!!

             

2025-03-06

BIRIKI bideo-podkasta

 

BIRIKI bideo-podkasta Barakaldoko gazteen euskarazko lehen podkasta izango da!🎙️ Gazteek egina gazteentzat

Biriki Podkastean parte hartu nahi duten gazteak bilatzen ari gara! Euskaraz hitz egitea gustuko baduzu, solasaldi, elkarrizketa eta gazteentzako intereseko gaien inguruan aritzeko gogoarekin bazaude, hau da zure aukera!

Bideo-podkastak diseinatu, gaiak hautatu, gonbidatuak elkarrizketatu, bideo-podkastak grabatu eta YouTuben, Instagramen eta Tik tok-en egongo dira ikusgai.

Barakaldoko 16-29 urte bitarteko gaztea bazara, idatzi @biriki.podkast Instagram kontura martxoaren 17a baino lehen eta parte hartu!

Zure datuak bidali:

✅ Izen-abizenak

✅ Jaiotze data

✅ Eskola/lantokia

✅ Auzoa

✅ Zergatik hartu nahi duzu parte?

Ez galdu aukera eta izan zaitez Barakaldoko euskarazko lehen podkastaren ahotsa! 

2025-02-27

IRAKURZALE KLUBA. HETERO LIBURUA

Ez ahaztu Irakurzale Klubean oraindik parte har dezakezuela! Hurrengo hitzorduan Uxue Alberdiren "Hetero" liburuaz arituko gara! 👩‍🦳👨‍🦳🏠🏡 Beraz, bizkor ibili!

 NOIZ:  Martxoaren 25ean.⏰ 19:30-21:00h

📌 Barakaldoko AEKn.


📝 IZENA EMATEKO: 📞 678 626 567 / 📨 

                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2025-02-26

KARRASKOLIENDAS


 Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar.

2011n Laguntasunak asmo handiko proiektu bati ekin zion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...). 

Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dute. tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. 

Ohitura hau elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari eskatu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”.

Hau guztiagatik, Laguntasunako kideek Karraskoliendas barakaldar ohitura berritu nahi dute aurten ere. Hori dela eta, martxoaren 9an, 12.30etatik aurrera gurekin etortzera animatu nahi gaituzte San Bizente kulturaz blai egon dadin.

2025-02-13

IRAKURKETA TAILERRAK FAMILIAN


 Barakaldoko Udala, HALA DZIPO euskal musika eskolaren laguntzaz, FAKTORIA TXIKIA programa dakarkizue!

HELBURUA: Familia giroan, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera sustatzea:

  • Ipuinak, irakurzaletasuna…
  • 3-8 urteko haurrei zuzendutako ekintza
  • Euskaraz (gurasoek, gutxienez, euskara ulertzea beharrezkoa da)
  • Doan!

SAIOA:

  • Otsailak 21 – Ostirala
  • 17:30ean
  • NON: Kilima faktoria euskara bilgunea (San Bizente kalea, 45)
  • Plaza kopuru mugatua.
  • Izena emateko (plazak bete arte):

2025-02-10

BASO BAT LANDATZERA GOAZ


Bi zuhaitz landaketa ere antolatu dituzte Eguzkikoek Sasiburu euskara elkartearen eta

Bagatzako Kontsumo taldearen laguntzaz. Lehenengoa, Larrabetzun 600 zuhaitzez

osatutako baso bat landatzeko. Jarduera hau otsailaren 22an, larunbatarekin, egingo

da. Barakaldotik autobusez joateko aukera egongo da 3€ truke nagusiak, eta haurrek

dohainik joateko aukera izango dute. Bigarren zuhaitz landaketa Barakaldoko San

Bizente auzoan, hilerri inguruan, martxoaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera egingo

da.


Baso autoktonoko bi landaketa

Planeta osoan zuhaitz eta landare espezie autoktonoren beherakada handia dela eta,

eta beroketa globalaren aurkako neurri gisa, Eguzki talde ekologistak Sasiburu

elkartearen eta Bagatzako kontsumo taldearen laguntzaz, kontsumo taldeei buruzko

hitzaldia antolatzeaz gain, Larrabetzun eta Barakaldon egingo ditugun baso

autoktonoko bi landaketetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Lehenengo landaketa Larrabetzuko Aitorren lurretan izango da eta, auzolanean

oinarrituz, haritz, lizar eta urkiz basoberrituko dugu mendiko lurzati bat, eta baso bat

berreskuratzen saiatuko gara. Helburua oso argia da: gainbehera doazen espezie askori

babesa emango dien , berotze globala arinduko duen, eta biodibertsitatearentzat zein

pertsonentzat onuragarri izango den baso bat landatzea.


Bigarren landaketa San Bizente auzoan egingo da, hilerriaren ondoko zelaietan. Arte eta

gorosti landaketa horrekin, duela ez hainbeste urte Barakaldoko inguru horretan egon

zen baso txiki bat berreskuratu nahi dugu. Euskarak, gure herria nolakoa izan zen

azaltzen dizkigute aztarna batzuk. Toponimiari heltzen badiogu, bere garaian San

Bizente inguruko hainbat eremuk izan zuten aberastasun naturala adierazten digu:

Arteagabeitia (arteen gunea), Arteagagoiko (arteen goialdea), Gorostiza (gorostien

gunea).


Gure arbasoentzat zuhaitz horiek garrantzitsuak izan ziren, eta auzoen izenek esaten

digute eremu bakoitzean espezie egokiak zirela: Arteagagoiko, Arteagabeitia, Gorostiza,

etab.


Hurrengo urteetako landaketa horiei zuhaixka-uharte txiki bat erantsiko zieten, hala

nola erratza, izpilikua, etab. Zoritxarrez, gure hirietatik desagertzen ari diren hamaika

intsektu-espezieren babesleku izan direnak.


JARDUEREN ORDUTEGIAK

- Larrabetzuko zuhaitz landatzea

Irteera→ goizeko 9:00etan, Beurko berria bus geltokitik. Autobusa 3€ nagusiak,

haurrak dohainik.

10:00etan zuhaitz landaketa

13:30ean bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.

16:30ean Itzulera

Oharra: aldatzeko arropa eta botak eraman behar dira

Izen ematea: sasiburu@gmail.com

- San Bizenteko landaketa

10:00 Sanbizenteko hilerrian.

11:30 Barakaldoko fauna eta florari buruzko ibilalditxoa.