2025-02-26

KARRASKOLIENDAS


 Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar.

2011n Laguntasunak asmo handiko proiektu bati ekin zion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...). 

Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dute. tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. 

Ohitura hau elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari eskatu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”.

Hau guztiagatik, Laguntasunako kideek Karraskoliendas barakaldar ohitura berritu nahi dute aurten ere. Hori dela eta, martxoaren 9an, 12.30etatik aurrera gurekin etortzera animatu nahi gaituzte San Bizente kulturaz blai egon dadin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina