BIRIKI bideo-podkasta Barakaldoko gazteen euskarazko lehen podkasta izango da!️ Gazteek egina gazteentzat
Biriki Podkastean parte hartu nahi duten gazteak bilatzen ari gara! Euskaraz hitz egitea gustuko baduzu, solasaldi, elkarrizketa eta gazteentzako intereseko gaien inguruan aritzeko gogoarekin bazaude, hau da zure aukera!
Bideo-podkastak diseinatu, gaiak hautatu, gonbidatuak elkarrizketatu, bideo-podkastak grabatu eta YouTuben, Instagramen eta Tik tok-en egongo dira ikusgai.
Barakaldoko 16-29 urte bitarteko gaztea bazara, idatzi @biriki.podkast Instagram kontura martxoaren 17a baino lehen eta parte hartu!
Zure datuak bidali:
Izen-abizenak
Jaiotze data
Eskola/lantokia
Auzoa
Zergatik hartu nahi duzu parte?
Ez galdu aukera eta izan zaitez Barakaldoko euskarazko lehen podkastaren ahotsa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina