2025-02-27
2025-02-26
KARRASKOLIENDAS
Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar.
2011n Laguntasunak asmo handiko proiektu bati ekin zion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).
Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dute. tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak.
Ohitura hau elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari eskatu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”.
Hau guztiagatik, Laguntasunako kideek Karraskoliendas barakaldar ohitura berritu nahi dute aurten ere. Hori dela eta, martxoaren 9an, 12.30etatik aurrera gurekin etortzera animatu nahi gaituzte San Bizente kulturaz blai egon dadin.
2025-02-13
IRAKURKETA TAILERRAK FAMILIAN
Barakaldoko Udala, HALA DZIPO euskal musika eskolaren laguntzaz, FAKTORIA TXIKIA programa dakarkizue!
HELBURUA: Familia giroan, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera sustatzea:
- Ipuinak, irakurzaletasuna…
- 3-8 urteko haurrei zuzendutako ekintza
- Euskaraz (gurasoek, gutxienez, euskara ulertzea beharrezkoa da)
- Doan!
SAIOA:
- Otsailak 21 – Ostirala
- 17:30ean
- NON: Kilima faktoria euskara bilgunea (San Bizente kalea, 45)
- Plaza kopuru mugatua.
- Izena emateko (plazak bete arte):
- Whatsappez: 696 196 332
- Posta elektronikoz: euskara@barakaldo.eus
2025-02-10
BASO BAT LANDATZERA GOAZ
Bi zuhaitz landaketa ere antolatu dituzte Eguzkikoek Sasiburu euskara elkartearen eta
Bagatzako Kontsumo taldearen laguntzaz. Lehenengoa, Larrabetzun 600 zuhaitzez
osatutako baso bat landatzeko. Jarduera hau otsailaren 22an, larunbatarekin, egingo
da. Barakaldotik autobusez joateko aukera egongo da 3€ truke nagusiak, eta haurrek
dohainik joateko aukera izango dute. Bigarren zuhaitz landaketa Barakaldoko San
Bizente auzoan, hilerri inguruan, martxoaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera egingo
da.
Baso autoktonoko bi landaketa
Planeta osoan zuhaitz eta landare espezie autoktonoren beherakada handia dela eta,
eta beroketa globalaren aurkako neurri gisa, Eguzki talde ekologistak Sasiburu
elkartearen eta Bagatzako kontsumo taldearen laguntzaz, kontsumo taldeei buruzko
hitzaldia antolatzeaz gain, Larrabetzun eta Barakaldon egingo ditugun baso
autoktonoko bi landaketetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Lehenengo landaketa Larrabetzuko Aitorren lurretan izango da eta, auzolanean
oinarrituz, haritz, lizar eta urkiz basoberrituko dugu mendiko lurzati bat, eta baso bat
berreskuratzen saiatuko gara. Helburua oso argia da: gainbehera doazen espezie askori
babesa emango dien , berotze globala arinduko duen, eta biodibertsitatearentzat zein
pertsonentzat onuragarri izango den baso bat landatzea.
Bigarren landaketa San Bizente auzoan egingo da, hilerriaren ondoko zelaietan. Arte eta
gorosti landaketa horrekin, duela ez hainbeste urte Barakaldoko inguru horretan egon
zen baso txiki bat berreskuratu nahi dugu. Euskarak, gure herria nolakoa izan zen
azaltzen dizkigute aztarna batzuk. Toponimiari heltzen badiogu, bere garaian San
Bizente inguruko hainbat eremuk izan zuten aberastasun naturala adierazten digu:
Arteagabeitia (arteen gunea), Arteagagoiko (arteen goialdea), Gorostiza (gorostien
gunea).
Gure arbasoentzat zuhaitz horiek garrantzitsuak izan ziren, eta auzoen izenek esaten
digute eremu bakoitzean espezie egokiak zirela: Arteagagoiko, Arteagabeitia, Gorostiza,
etab.
Hurrengo urteetako landaketa horiei zuhaixka-uharte txiki bat erantsiko zieten, hala
nola erratza, izpilikua, etab. Zoritxarrez, gure hirietatik desagertzen ari diren hamaika
intsektu-espezieren babesleku izan direnak.
JARDUEREN ORDUTEGIAK
- Larrabetzuko zuhaitz landatzea
Irteera→ goizeko 9:00etan, Beurko berria bus geltokitik. Autobusa 3€ nagusiak,
haurrak dohainik.
10:00etan zuhaitz landaketa
13:30ean bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.
16:30ean Itzulera
Oharra: aldatzeko arropa eta botak eraman behar dira
Izen ematea: sasiburu@gmail.com
- San Bizenteko landaketa
10:00 Sanbizenteko hilerrian.
11:30 Barakaldoko fauna eta florari buruzko ibilalditxoa.
ZER DA KONTSUMO TALDE BAT? HITZALDIA
Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldia eta Zuhaitz egun bi antolatuko ditu Eguzki talde ekologistak, Sasiburu elkartearen eta Bagatzako kontsumo taldearen laguntzaz.
Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldia otsailaren 18an arratseko 19:00etan hasteko iragarrita dago San Bizenteko kultur etxean.
Bi zuhaitz landaketa ere antolatu dituzte Eguzkikoek Sasiburu euskara elkartearen eta Bagatzako Kontsumo taldearen laguntzaz. Lehenengoa, Larrabetzun 600 zuhaitzez osatutako baso bat landatzeko. Jarduera hau otsailaren 22an, larunbatarekin, egingo da. Barakaldotik autobusez joateko aukera egongo da 3€ truke nagusiak, eta haurrek dohainik joateko aukera izango dute. Bigarren zuhaitz landaketa Barakaldoko San Bizente auzoan, hilerri inguruan, martxoaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera egingo da.
Baratzeko produktuei buruzko hitzaldia.
Bagatzako kontsumo taldea Bagatza auzoan kontsumo arduratsua sustatzeko talde bat sortu da. Horren ornitzaileak ,Aitor, Larrabetzuko baserritarra, kontatuko digu nola ekoizten duen modu ekologiko eta iraunkorrean pestizidarik eta ongarri kimikorik gabeko produktuak lortzeko, sasoikoak, 0 kilometrokoak eta bitartekaririk gabekoak. Gainera, kontsumo talde batean parte hartzeak dakartzan konpromisoak eta ardurei buruz hitz egingo da eta interesaturik egon daitezkeen pertsonei zalantzak argitzen saiatuko dira Bagatzako kontsumo taldekoak.
ZER: ZER DA KONTSUMO TALDE BAT? HITZALDIA.
NOIZ. OTSAILAREN 18an, 19:00etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.
2025-02-05
IZARAPEAN
Barakaldoko Udaleko Euskara zerbitzuak eta HALA DZIPO euskal musika eskolak IZARAPEAN programa jarri dute martxan:
- HELBURUA: Familia giroan, euskararen erabilera sustatzea:
- 4, 5 eta 6 urteko haurrei zuzenduta
- Musika, kantak, jolasak, irudimena…
- 2 saio (45 – 50 minutu) – hilean behin
- Bi saioetarako emango da izena
- Familia bakoitzak BEHIN bakarrik eman ahal izango du izena
- Euskaraz (gurasoek, gutxienez, euskara ulertzea beharrezkoa da).
- SAIOAK:
- Otsailak 17 eta martxoak 21.
- 17:30etan.
- NON: Kilima Faktoria euskara bilgunean (San Bizente 45)
- Plaza kopuru mugatua
- Izen-emateko (plazak bete arte):
- Whatsappez: 696 196 332
- Posta elektronikoz: euskara@barakaldo.eus
2025-02-02
"PASIONARIA, BERE BIZITZA" LIBURU AURKEZPENA.
SASIBURU elkarteak beste jarduera interesgarri bat antolatu du: "PASIONARIA, BERE BIZITZA" LIBURU AURKEZPENA.
" Dolores Ibarruri Gómez, "Pasionaria", Gallarta herrian jaio zen 1895ean. Bere familia meatzaria izan zen. Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen baina etxean ez zeukaten behar beste diru. Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen. Pobrezia gorrian bizi ziren baina mundua alda zitekeela uste zuen. Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen eta egunkarietan idazten hasi zen. Bere lehenengo artikulua "Pasionaria" ezizenez sinatu zuen. Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen. Baina... 1936an, Gerra Zibila hasi zen. Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen."
NOIZ: OTSAILAREN 11an. 19:00etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
2025-01-31
MENDI IRTEERA.ARRAZOLAKO BIDE BERDEA
BERBALAGUNekoek beste ekitaldi interesgarri bat antolatu dute ARRAZOLAKO BIDE BERDEA.
Izen ematea:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus

.jpg)




.jpg)
