2023-06-21

BERBALAGUN TALDEAK UDAN ERE!




BERBALAGUNekoek udan ere mintzataldeak osatuko dituzte, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.

Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo telefonoz nahiz emailez: 

                678 626 567
                barakaldo_berba@aek.eus

             

                             Eman izena
 ekainaren 23a baino lehen!!

2023-06-12

MAGIA SAIOA DESERTU BERRIKO JAIETAN


SASIBURU ELKARTEkook DESERTU BERRIko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:

                                 ERIZ MAGOA  "AUSKALO".

 Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Eriz magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.

Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.

NOIZ: EKAINAREN 24an, ARRATSALDEKO 18:00etan

NON: DESERTUKO PLAZAN.


                                     ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!


2023-06-10

VIII. HERRI KROSA LLANO AUZOAN

 

Aurten ere LLanoko jai batzordekoek SASIBURU elkartearen eta AEK-aren laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin.

NOIZ: EKAINAREN 17an, larunbatean.

Goizeko 11:00etan.SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.
12:00etan. HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.
Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.


ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2023-06-02

"HAMAIKA IKASTEKO JAIOAK GARA" LEHIAKETA

 

Sasiburu Barakaldoko euskaldunon elkartea lehiaketa berri batekin dator. Oraingo honetan Barakaldori eta EHri buruzko azken urteetako gertakari ezberdinen inguruko galdera sorta prestatu dugu. Animatu eta desafio honetan parte hartu! 

Sari ugari egongo dira: Errigora saskia, 5 komiki, Sasiburuko botila bat eta Erbestez erbeste liburua. 
Parte hartzeko baldintza bakarra: Jakinmina. Erantzun guztiak asmatzen dutenen artean sariak zozketatuko ditugu eta gure hurrengo ekitaldian banatuko ditugu. 


    NOIZ: Ekainaren 2tik ekainaren 24ra.  PARTE HARTU LEHIAKETAN!

                                           



2023-05-15

KAKORRATZ TAILERRA


 BERBALAGUNekoek beste tailer dibertigarri bat antolatu dute:

        KAKORRATZ TAILERRA

NOIZ: Maiatzaren 17an eta 24an

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.

                         ANIMA ZAITEZ!!

                         EMAN IZENA   678 626 567 📞


2023-05-10

EUSKARAZ GAZTE!! GAZTEENTZAKO BERBALAGUN TALDEAK


 Gaztea zara eta euskaraz hitz egin nahi duzu zure aisialdian? Orain aukera aparta daukazu EUSKARAZ GAZTE! Berbalagunen talde bereziekin.

Berbalagun talde horiek zuk bezalako gazteekin harremanetan izango zara..Bertan zuk erabaki dezakezu noiz eta non elkartu giro atseginean.

               ANIMA ZAITEZ!!

                         EMAN IZENA   678 626 567 📞


2023-05-02

IRAKURZALE KLUBA. AZKEN ETXEA LIBURUA.


 Barakaldoko irakurle klubekoen hurrengo hitzorduan Arantxa Urretabizkaiaren azken liburuaz egingo dute berba.

NOIZ: Ekainaren 13an. Arratsaldeko 19:30etatik 21:00ak arte.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTEN).

EMAN IZENA:  678626567 TELEFONOAN 

                        barakaldo@aek.eus


                   ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!


2023-04-28

KONTZERTUA ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN)


SASIBURU elkartekook beste ikuskizun gozagarri bat antolatu dugu.

         22 m2  KONTZERTUA

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektua dugu David Nanclares musikariaren laguntzazElementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. 

Bere musika-kutxako onena eskaintzera datoz Naroa eta David. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak,  milaka sentsazio biltzen dituen kontzertua deskubrituko du entzuleak.

NOIZMAIATZAREN 11an,OSTEGUNA, 19:30ean.

NON: ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN).


      ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!