SASIBURU elkartekook beste ikuskizun gozagarri bat antolatu dugu.
22 m2 KONTZERTUA
Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektua dugu David Nanclares musikariaren laguntzaz. Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu.
Bere musika-kutxako onena eskaintzera datoz Naroa eta David. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak, milaka sentsazio biltzen dituen kontzertua deskubrituko du entzuleak.
NOIZ: MAIATZAREN 11an,OSTEGUNA, 19:30ean.
NON: ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina