2021-10-04
GURASOLAGUN TALDE BAT LLANON
2021-09-28
ESNATU NAIZ.KABARETA
SASIBURU ELKARTEkoek beste antzezlan dibertigarri bat antolatu dugu.
ESNATU NAIZ. KABARETA
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da BeyoncΓ© guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sorkuntza, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egin nahi dugu obra honen bitartez.
NOIZ: URRIAREN 14a, OSTEGUNA, 19:00etan.
NON: GURUTZETAK0 KULTUR ETXEAN.
EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
ADI! LEKU MUGATUAK!
2021-09-24
GURASO LAGUN BERRIRO ABIAN
Familia euskaldun gehiagorekin elkartu nahi duzu euskaraz gehiagotan aritzeko? Euskaraz mintzatu nahi duzu maizago seme-alabekin? Dakizun euskara praktikatu eta hobetu nahi duzu Barakaldoko familia gehiagorekin batera? Ez izan zalantzarik eta izan zaitez Gurasolaguna.
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:
678 62 65 67 telefonoan, barakaldo_berba@aek.eus helbidean edo lotura
honetan: http://emanizena.praktikatu.
2021-09-20
BARAKALDOKO BERBALAGUNAK ABIAN BERRIZ
BARAKALDOKO BERBALAGUN. 14. edizioa martxan da.
Hasiak dira mintzapraktika programak
Aurten ere, Barakaldoko Berbalagun zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak, paseatzeko taldeak... Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea. Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.
Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, pandemia dela eta, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu.
Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak...
Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero
10 SARI-KUTXA
zozketatuko ditugu.
Barakaldon, aurreko ikasturtean 219 lagunek praktikatu zuten 37 taldetan bilduta.
IZENA EMATEKO bidali whatsapp bat 678 626 567 telefonora,
Idatzi e-posta bat barakaldo_berba@aek.eus helbidera edo klikatu lotura honetan > http://emanizena.praktikatu.
Zure zain daude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!
2021-09-08
HASI KURTSOA BERTSOTAN
KILIKA BERTSO ESKOLAkoek beste kurtso bat abiatzear daude.Hauxe da euren mezua:
Hasi ikasturtea bertsotan!
2021-07-01
IRAKURLE KLUBA. ODOLEKOAK LIBURUA
Barakaldoko Irakurzaleek aukeratu dute jada urrirako irakurriko duten liburua: AntxiΓ±e Mendizabal Aranburu idazlearen Odolekoak eleberria. Behin irakurrita, Clara Campoamor Kultur Etxean elkartuko dira, urriaren 5ean, 19:30ean.
1941ean hasi eta oraintsu arte, IruΓ±eko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka.
Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Historia handiaren gainetik, ordea, hainbat jenderen istorioak ezagutuko ditugu: Echalucetarrenak, baina baita haien ahaide, neskame, lagun eta etsaienak ere.
Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean duzuna: lotura zail, konplexu eta mingarria, sentimendu kontrajarriz osatua, edari bizi batzuen antzera, sartzean eztarria erre eta barrena luzaroan berotuko dizuna.
Horrez gain, Turista klasea liburuari buruzko kronika hemen klikatuta ikusi ahal izango duzu
Izena emateko:
2021-06-23
"Azken esperantzaren guda.Noaingo bataila" HITZALDI-AURKEZPENA.
SASIBURU ELKARTEAk beste jarduera interesgarria antolatu du.
"Azken esperantzaren guda.Noaingo bataila"
HITZALDI-AURKEZPENA.
Lur Barnea Aingeru Gorrotxategi musikariaren azken proiektua da, rock eta folk musikaren uztarketa berri bat. Rockaren indarra eta erritmoak euskal folkaren elementuekin nahasten dira, non albokak berebiziko protagonismoa duen. Euskal Herriko historia eta mitologia jorratuko du Lur Barneak.
PLAZA MUGATUAK.
2021-06-22
EMAKUMEAK ZIENTZIAN.AZKEN PLAZAK
Sasiburu elkarteak ostegun honetarako antolatu duen egundoko jardueran izena emateko azken plazak dauzkagu.
"Emakumeak zientzian" mahai ingurua







