BARAKALDOKO BERBALAGUN. 14. edizioa martxan da.
Hasiak dira mintzapraktika programak
Aurten ere, Barakaldoko Berbalagun zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak, paseatzeko taldeak... Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea. Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.
Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, pandemia dela eta, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu.
Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak... Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero
10 SARI-KUTXA zozketatuko ditugu.
Barakaldon, aurreko ikasturtean 219 lagunek praktikatu zuten 37 taldetan bilduta.
IZENA EMATEKO bidali whatsapp bat 678 626 567 telefonora,
Idatzi e-posta bat barakaldo_berba@aek.eus helbidera edo klikatu lotura honetan > http://emanizena.praktikatu.
Zure zain daude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina