2020-02-14

PAPEREZKO ANIMALIAK. GURASOLAGUN.

    Barakaldoko gurasolagunek paperezko animaliak tailerra antolatu dute, otsailaren 26an, asteazkenarekin, 18:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean. Tarte atsegin eta jostagarri bat igaro nahi baduzue seme-alabekin, eta, gainera, euskaraz, aukera paregabea duzue. 

   Izena emateko azken eguna otsailaren 25a da, 678 626 567 telefonora deituz edota barakaldo_berba@aek.eus emailera idatziz.


2020-02-05

BUFANDAK ESKUZ EGITEKO TAILERRA

  Inoiz egin al duzu bufandarik orratzik erabili gabe? Bada, oraingoan, Barakaldoko Berbalagunek Bufandak eskuz (bai, esku hutsez) egiteko tailerra antolatu dute. 

   Tartetxo atsegin eta jostagarri bat pasatu nahi baduzu, eta, gainera, euskaraz, otsailaren 18an, asteartearekin, 18:00etan, Gututzetako Zentro Zibikoan, jarduera interesgarri hau egingo da. Izena eman nahi baduzu deitu

678 626 567 telefonora 

edo idatzi barakaldo_berba@aek.eus emailera.

2020-02-01

TEKNOLOGIA EUSKARAZ

SASIBURU elkartekook beste jarduera interesgarr bat antolatu dugu:

TEKNOLOGIA  EUSKARAZ  HITZALDIA

   Xabier Martin adituak Euskara eta teknologiari buruz berba egiteaz aparte, sarean gaudenean, Interneten erabiltzaileen pribatutasuna nola babestu ahal den , ze tresna erabili ahal diren ere, baita interneten izan ohi diren arriskuei buruz ere arituko da.Bestalde,  nora joaten diren  gure datuak, zeintzuk diren gure datuak jasotzen dituzten enpresak (WhastApp, Facebook...) eta beste hainbat kontu jorratuko ditu berbaldi horretan.

Anima zaitez eta erdu!!

NOIZ: OTSAILAK-19, ASTEAZKENA. 19:30EAN,

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN (SAN BIZENTE)

2020-01-14

BERTSO AFARI APARTA BARAKALDON



Datorren urtarrilaren 24ean, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz,  Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.

BERTSOLARIAK: JON MAIA, JONE URIA.

Sarrerak salgai izango dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 euroan.

2020-01-13

SAN BIZENTEKO JAIETAN EUSKARAZ




SASIBURU ELKARTEKOOk SAN BIZENTEKO JAIETAN BI JARDUERA DIBERTIGARRI ANTOLATU DUGU:

GARAGARDO DASTAKETA-HITZALDIA

NOIZ: URTARRILAK-21,ASTEARTEA, 19:30etan.

NON: KIKARARTEAN LOLALA, MARTXOAK-8 PLAZAN (SAN BIZENTE).

PLAZA MUGATUAK DIRA. BERAZ, IZEN EMAN BEHAR DUZUE AHALIK ETA LASTERREN MEZU BAT BIDALIZ GURE EPOSTARA

INFO@SASIBURU.EUS

Bestalde, SASIBURU ELKARTEKOok azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BARAKALDOKO BERBALAGUNekoen laguntzaz.

ZER: PINTXO DASTAKETA.


NOIZ: URTARRILAK-24, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.


NON: MARTXOAREN 8KO PLAZAN (KUKUTZ TXOKOAN).

BETIKO JOLASAK II



    
BARAKALDOKO GURASOLAGUNekoek San Bizente auzoko jaien baitan"Betiko jolasak II" ekintza antolatzea erabaki dute. Aurreko edizioaren arrakasta ikusita, betiko beste jolas batzuk aukeratu eta jarduera dibertigarri eta dinamikoa onduko dute. Urtarrilaren 22an, asteazkenarekin, 18:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean izango da eta izena aldez aurretik eman beharda  barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzita edota 678 626 567 telefonora deituta.

ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!

2019-12-27

sasiburu.eus

Kaixo, hemendik aurrera sasiburu.eus helbidean aurkituko gaituzue. Epostaz idatzi nahi izanez gero, info@sasiburu.eus-era idatzi.


Apalpador (Galiza), Anguleru (Asturies), Esteru (Cantabria), Olentzero (Euskal Herria), Tió de Nadal (Aragoi eta Katalunia)... gora tokian tokiko ohiturak, hizkuntzak eta kulturak. Neguburu honetan, dibertsitate on guztioi!

2019-12-08

Sasiburu saria 2019

Pasa den abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hainbat herritarrok, gizon zein emakume, zahar, heldu zein gazte, egun berezi honetako ospakizun desberdinetan parte hartu genuen Euskal Herri osoan zehar.

Barakaldon ere hainbat jarduera egin dira azken asteotan euskararen eguna ospatzeko, eta guztien artean, agian hunkigarriena, Haladzipo elkarteak Barakaldoko gainontzeko elkarte eta talde euskaltzale gehienekin batera egin zuen “Bizitza triste eta ederra” ikuskizuna izan zen. Bertan, zendu berria den Iñigo Muguruzari egin zitzaion omenaldia.

Barakaldoko Sasiburu elkartekook, jarduera eder hori aprobetxatu genuen Sasiburu Saria banatzeko. Barakaldoko sari honen bigarren edizioan, Endika Lahaine rapero barakaldarrari egokitu zitzaion saria, euskal kulturaren alde eta euskararen alde egin duen eta egiten duen lan eskergagatik. Une gogoangarriak bizi izan genituen abenduaren 3an ekitaldi horretara urreratu ginenok. Une horietako bat, zalantzarik gabe, Endikak saria jasotzean esandako hitzak izan ziren; bere gurasoei eskerrak eman zizkien euskara ikasteko aukera emateagatik.

Abenduaren 3ak arnasa hartu, indarrak bildu eta aurrera are gogotsuago egiteko indarrak eman zizkigun. Izan ere, datozen hilabeteetan erronka berriak datoz: euskaraldiaren bigarren edizioa, udalaren euskara sustatzeko ekintza plana aurrera eramatea, guztion artean Barakaldon euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzen jarraitzea... Aurrera.