2019-10-22

ANTXO TA PANTXA PAILAZOAK ZIKODROMOAN


   Ostiraleko familia plana!! Antxo Ta Pantxa Pailazoak Zirkodomoan Barakaldon egongo dira beraien ikuskizun berria aurkezten!!!

LEKUA: ZIRKODROMOAn (BEURKOn)

ORDUA: 19:00 etan 


ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI IKUSKIZUN GOZAGARRI HAU IKUSTERA!!

 Sarrera: 3€


Sarrerak eskatzeko: info@zirkodomoa.eus

Zirkodomoa Barakaldo erabiltzailearen argazkia.

2019-10-18

GURASOLAGUNAK.KOLOREETAKO ARRAINAK EGITEKO TAILERRA

Gurasolagun egitasmoan euskara familiara modu dibertigarrian gozatzeko asmoz, tailer mundiala izango dugu: KOLORETAKO ARRAINAK EGITEKO TAILERRA
  • Tailerra: Koloretako arrainak
  • Eguna: Urriak 30, asteazkena
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Clara Campoamor kultur etxea
  • Izen- emateko azken eguna: urriak 29
EMAN IZENA: 

2019-10-03

KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOEN IKUSKIZUNA BEURKON



SASIBURU elkarteak beste jarduera dibertigarria antolatu du Barakaldoko umeentzat BEURKO-BAGATZAko jaietan:

KIKI, KOKO ETA MOKO  PAILAZOEN  IKUSKIZUNA.

  Ikuskizun honetan publikoaren parte hartzea sustatuko dute.Hainbat dantza: bikoteka, borobilean, trena, kalejira.. eta abar...    
 Bestalde, abesti ugari entzungo ditugu: Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortuak denak. 
Emankizun partehartzailea izango dugu erabat, umeak mozorrotuta: interpretatzen, dantzan eta publikoaren aurrean jolasean. Joko ikusgarri eta dibertituak, inplikaraziko dituztenak. 

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI ZEURE UMEEKIN!!

NOIZ: URRIAK-11, OSTIRALA, 18:30EAN.

NON:  XAKE PLAZA. BEURKON.



2019-09-27

KULTURBERO



  KulturBero ekimen interesgarria jaio da Barakaldon euskal kulturari bultzada bat emateko.
Egitasmo honen barruan, hilean behin, kultur ekimen bat eskainiko da SanBizente auzoan. Hona hemen urriko lehen jarduera:
    • ZerAralar, mundua leku den lurra dokumentala (Zine ikusezina)
    • Noiz: Urriak 3, osteguna
    • Tokia: Kikarartean espazio kreatiboa (Martxoak 8 kalea, San Bizente)
    • Ordua: 19:30etan.
    • Doakoa
                                        Anima zaitezte! 

GURASOLAGUN BARAKALDON

   Aurten ere Barakaldon euskara bultzatu nahi dugu familiaren barruan. Guraso euskalduna bazara eta ez badaukazu norekin hitz egin euskaraz, edota euskarak familia barruan toki handiagoa izatea nahi baduzu, hauxe da zure aukera, izan GurasolagunaEuskaraz aritu eta jolasteko elkartuko gara guraso eta seme-alabak, denok batera, gure txikian, apurka-apurka gauza handiak egiteko.

Izena emateko azken eguna: URRIAREN 10a

2019-09-24

BARAKALDO ETA EUSKARA. JARDUNALDIAK


Datorren hilabetean, urrian,  Euskara plan berria diseinatzen hasiko da eta horretarako parte-hartze prozesu bat jarriko du martxan:
  • Hausnarketa prozesua
    • Aztergaiak:
      • Nolako Barakaldo izan nahiko genuke hemendik 5 urtera?
      • Zer behar du Barakaldok euskarari bultzada emateko?
      • Zer beharko zenukete zuek? Zer-nolako premiak, lehentasunak sumatzen dituzue?
      • 2020ko Euskaraldia
    • 3 lan saio
      • Urriak 10 / Urriak 24 / Azaroak 14
      • Clara Campoamor zentro zibikoan
      • 19:00etan
    • Parte hartzeko:

2019-09-18

Barakaldoko Berbalagunok martxan!



 Izena emateko garaia da!!


2019-20 ikasturtea hasi da Barakaldoko berbalagunontzat. Euskaraz hitz egin eta jende berria ezagutu nahi baduzu, hauxe da zure aukera. Eman izena!

Bestalde, udan gurekin harremanetan jarri bazara, ez dugu horren berri izan mezu eta dei guztiak ezabatu baitzaizkigu arazo informatiko dela eta, baina hori konponduta, orain hitz egin dezakegu lasaitasunez. Beraz, esaguzu eta gustura asko erantzungo dizugu!


ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2019-09-05

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA ARRONTEGIN


       Aurten SASIBURU ELKARTEAK eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan zortzigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . 
    "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.
     Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango ditugu bertan parte hartzeagatik.

 NOIZ: IRAILAK-14, larunbata, eguerdiko 12:30etan.

 NON: ERRIOXA PLAZAn. (ARRONTEGI)


  ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!