2019-10-03

KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOEN IKUSKIZUNA BEURKON



SASIBURU elkarteak beste jarduera dibertigarria antolatu du Barakaldoko umeentzat BEURKO-BAGATZAko jaietan:

KIKI, KOKO ETA MOKO  PAILAZOEN  IKUSKIZUNA.

  Ikuskizun honetan publikoaren parte hartzea sustatuko dute.Hainbat dantza: bikoteka, borobilean, trena, kalejira.. eta abar...    
 Bestalde, abesti ugari entzungo ditugu: Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortuak denak. 
Emankizun partehartzailea izango dugu erabat, umeak mozorrotuta: interpretatzen, dantzan eta publikoaren aurrean jolasean. Joko ikusgarri eta dibertituak, inplikaraziko dituztenak. 

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI ZEURE UMEEKIN!!

NOIZ: URRIAK-11, OSTIRALA, 18:30EAN.

NON:  XAKE PLAZA. BEURKON.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat