2019-09-05

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA ARRONTEGIN


       Aurten SASIBURU ELKARTEAK eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan zortzigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . 
    "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.
     Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango ditugu bertan parte hartzeagatik.

 NOIZ: IRAILAK-14, larunbata, eguerdiko 12:30etan.

 NON: ERRIOXA PLAZAn. (ARRONTEGI)


  ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat