2019-07-11

BARAKALDOKO JAIETAN EUSKARAZ

   Datorren uztailaren 13tik 21era Barakaldoko Jaiak ospatuko dira. Jai batzordeak hainbat jarduera  antolatu du, horietako batzuei esker jaietan euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko aukera aparta izango dugu:
  • Uztailak 13, larunbata
    • 21:00 – KONTZERTUA: URKO HERRIKOI, Barakaldoko Udal Musika Bandak lagunduta, Alberto Garcia Espinak zuzendua, Anaien Parkean
  • Uztailak 14, igandea
    • 10:00 – TXISTULARIEN TOPAKETA: Herriko Plazan eta KALEJIRA Elkanon, Askatasunaren etorbidean, Bagatzan, Miranda Etorbidean, Gernikako Arbolan, Foruen pasealekuan.
    • 11:00 KALEJIRA, Barakaldoko Udal Txistu Bandaren
      eskutik, Herriko Plazatik abiatuta (Lasesarre eta Bagatza)
    • 12:00«POLUNPAK» ZANPANTZARREN KALEJIRA, Herriko
      Plazatik Anaien parkeraino (Elcano, Zaballa, Beurko-Bagatza
      eta Miranda kaleetatik barrena)
    • 18:30EUSKAL ZUNBA GAZTEA, txosnen esparruan
    • 19:00EUSKADIKO HARRI ZULATZAILEEN XXI. LIGAKO
      BIZKAIKO TXAPELKETA, Herriko Plazan
    • 19:30  “Txalaparta tailerra umeentzat” – Txosnak
    • 22:00  “Euskal dantzen agerraldia”: Laguntasuna, Erreka-Ortu, Ibarra-Kaldu eta Amaia Barakaldoko dantza taldeen eskutik, Herriko Plazan
  • Uztailak 15, astelehena
    • 10:00  Diana: Amaia Dantza Taldeko txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00  KALEJIRA Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik abiatuta
    • 19:30  HALA DZIPOREN KALEJIRA – San Bizentetik txosnetaraino (Gernikako Arbola, Bide Onera, Bagatza…)
    • 19:30  KONTZERTUA: “EKI” San Antolin kalean ( Hizkuntza Eskolaren ondoan)
  • Uztailak 16, asteartea
    • 10:00  DIANA: Ibarra-kalduren txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00  GALAZKO KALEJIRA, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik  Karmengo elizara.
    • 12:00 – MESA NAGUSIA ETA ELIZATEAREN AURRESKUA, Laguntasuna Taldearen eskutik, Karmengo Gure Amaren Parrokian.
    • 12:30 TXONTXONGILOAK “Bolaluma” , KIXKAren eskutik, Eskulturen parkean.
    • 18:00 BIKOTEKAKO ESKU PILOTA (seniorrak – elitea), Barakaldoko frontoian
    • 20:00  “ERROMERIA, Laguntasuna taldearekin” – Herriko Plaza
  • Uztailak 17, asteazkena
    • 10:00  DIANA: Laguntasuna taldearen txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 KALEJIRA, Barakaldoko Udal Txistu Bandaren
      eskutik, Herriko Plazatik abiatuta, eta Burtzeña, Gurutzeta eta Lutxana zeharkatuz
    • 12:30 MAGIA EMANALDIA: «Amarrau», Tor magoarekin, Eskulturen parkean
    • 18:00 BIKOTEKAKO ESKU PILOTA (seniorrak – elitea), Barakaldoko frontoian
  • Uztailak 18, osteguna
    • 10:00  Diana: Amaia Dantza Taldearen txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00  KALEJIRA, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik (San Bizente, Zuhatzu eta Arteagabeitia)
    • 12:30 PAILAZOAK, Pepa eta Kutxoren eskutik, Eskulturen parkean
    • 18:00 BIKOTEKAKO ESKU PILOTA (seniorrak – elitea), Barakaldoko frontoian
    • 19:45 GAZTE EGUNA: Euskal Zunba Gaztea, Anaien parkean
  • Uztailak 19, ostirala
    • 10:00 DIANA: Ibarra-kalduren txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 11:00 KALEJIRA, Barakaldoko Udal Txistu Bandarekin, Herriko Plazatik (Erdigunea)
    • 12:00 HAURRENTZAKO BERBENA: «Ttiki Ttaka Rekords», Erre Produkziaren eskutik, Eskulturen parkean
    • 19:30 DANTZA PASEOA. Erromeria ibiltaria, Barakaldoko plazetan zehar (Bagatza, Anaien parkea, Bide Onera plaza eta Herriko plaza)
    • 20:30 BERTSOLARIEN OHIKO AGERRALDIA Onintza
      Enbeita, Miren Amuriza, Julio Soto eta Kilika Bertso Eskolako ikasle bat, Anaien Parkean
    • 23:00 KONTZERTUA, ESNE BELTZAk emana, Herriko Plazan
  • Uztailak 20, larunbata
    • 10:00 DIANA: Laguntasuna taldearen txistulariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 21:00 KONTZERTUA: Adarrots, Anaien parkean
    • 01:00 KONTZERTUA: Hesian, Anaien parkean
  • Uztailak 21, igandea
    • 10:00 DIANA Erreka-Ortu taldearen trikitilariak – Herriko Plazatik abiatuta
    • 12:00 ERRALDOIEN AGERRALDIA ETA KALEJIRA.
      (Herriko Plaza, Batzar Nagusiak, Anaien parkea, Enkarterriak eta Foruen pasealekuan)
    • 18:30 ERROMERÍA: Ttipika Dantza Gidetuak, Herriko Plazan















  Bestalde, SASIBURUkook kanpaina txiki bat burutuko dugu: 
JAIETAN  TRAGOA EUSKARAZ ESKATU!!

 Kanpaina hau euskaldunei nahiz euskaraz ikasten hasi zaretenoi zuzenduta dago, zenbait tokitan 
euskaraz besta egin nahi dut leloa daramaten kartelak ikusteko aukera izango duzue.
Bestetan, festetan edo jaietan, gura duzuen eran, kontua da ondo pasatzea eta geure hizkuntza lau haizetara zabaltzea.

Beraz, badakizue Barakaldoko jaietan ondo pasa eta gutxi gasta!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina