2019-03-28

KORRIKA BAINA NORA? TAILER MUSIKATUA




Hala Dzipo elkartearen eskutik, eta Korrika Kulturalaren baitan, datorren asteko apirilaren 4an, ostegunarekin, 17:30ean, Korrika, baina nora? tailer musikatua izango dugu San Bizenteko Elizaurreko plazan. Familia ikuskizun alai, dinamiko eta jostagarria izango da. 


Parte hartu eta egin klika euskarari!

ZER: TAILER MUSIKATUA

NOIZ: APIRILAK-4, OSTEGUNA, 17:30EAN.

NON: SAN BIZENTE  ELIZAURREKO PLAZAN.

2019-03-20

Berbagune ekimena DESERTU auzoan.







 Barakaldoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Berbagune ekimenaren beste edizio bat antolatu dute. Aurten, lehenengo aldiz, ekimena Bilbo Metropolitarrean sartu eta Barakaldora helduko da. Ekimena ostegunean izango da, martxoaren 28an, BIC Ezkerraldean, eta Gatibuko abeslari Alex Sarduik eta aurkezle eta umorista Kike Amonarrizek dinamizatuko dute. 

Ekimenaren xedea da egun bat euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea Barakaldoko bizilagunei. Proiektua aurreko urtean Euskaraldian egindako jardueren hedadura da, eta Mintzodromo batek funtzionatzen duen era berean funtzionatzen du. Parte-hartzaileek hainbat gairi buruz hitz egiteko taldeak osatuko dituzte. Taldeak txandakatuko dira, euskaraz egindako elkarrizketetan ahalik eta jende gehiena ezagutze aldera.

Berbagune horretan, bi saio antolatu dira: goizeko 10.00etan eta arratsaldeko 18:30ean.

Apuntatzeko edota argibideak izateko udal euskaltegira jo edo deitu telefono honetara:  944789200.

2019-03-19

KORRIKAREN ALDEKO KUESTAZIOA



 Datorren martxoaren 24anKorrikaren aldeko Kuestazio asteburua egingo da Barakaldon. Helburua Korrikaren aldeko diru bilketa egitea da, baina, trukean, hainbat auzotan ekintzak eta giro ona izango dira. 

 

2019-03-12

BERTSO AFARIA DONIBANE SAGARDOTEGIAN



TXILLARDEGIREN KLIKA DOKUMENTALA

 Datorren asteko ostegunean, martxoak 21, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean, Txillardegiren Klika dokumentala izango dugu Korrika kulturalaren baitan. 

   Kote Camachok egindako ikus-entzunezkoa Txillardegiri egingo zaion omenaldi-ekitaldian estreinatu zen. Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako.

   Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek.

14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, KORRIKA urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omendu du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian.

ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ!


2019-03-06

KORRIKARAKO PRESTAKUNTZA TAILERRA



SASIBURU elkarteak beste tailer gozagarria antolatu du:

KORRIKARAKO PRESTAKUNTZA TAILERRA.

Egin klika eta atleta profesionalekin prestatu zaitez!!
Korrikan parte hartu nahi duzu eta ez duzu aspaldi zapatila batzuk jarri,
Zure kirolik gustokoena lagunekin eta euskeraz egin nahi baduzu, hau da
zuretzat egindako egitasmoa! Gurekin Presta zaitez
Entrenamenduaren inguruko aholkuak, nola ekidin lesioak lasterketa teknika hobetu eta korrikaren ibilbidea aurretik ikustekoaukera izango duzu.

Betiz lez, DOHAINIK!


Belit Solar eta Natalia Gomez–en laguntzarekin primeran prestatuko zara KORRIKArako.
  • Egunak: Martxoak 27, apirilak 3 eta apirilak 8
  • Ordua: Martxoak 27, 19.00
  • Lekua: Clara  Campoamor
  • Izen ematea: sasiburu@gmail.com
                                                      
.
EMAN IZENA : sasiburu@gmail.com

2019-02-10

INPOSTOREA liburuaren AURKEZPENA


         SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera interesgarria antolatu dugu otsailaren 28rako INPOSTOREA liburuaren aurkezpen hitzaldia KIKARARTEAN lokalean.Liburuaren egilea Elena Fernandez Alonso Barakaldoko idazlea dugu eta zenbait literartur sari lorturikoa. Bere aurreko eleberria "Gerezi mingotsak" nahiko arrakastatsua izan zen.
               "Edurnek, Bilboko museoko arkeologo gazteak, bere bizitzari berrekin nahi dio jasandako erasoaren ondoren. Azkenean bere babeslekua utzi du, Axlorreko kobazulora sartzeko museoak duen proiektuak adoreturik. Dimarako bidaiak Bilboko Gorte kaleko etxeko bizitza berriarekin uztartzen ditu. Hala ere, proiektu biekiko ilusioa zapuztu egingo da bere burua udalerri malapartatuan gertaturiko hilketa berri batean nahasturik ikustean. Heriotza hau baldintza ilunetan jazotako beste batzuen hasiera baino ez da izango. Izuak hartu egiten du Jorgek, psikopata batek, egin dion erasoa biziberritzen duelako. Gainera, antsietate handia pairatzen du arkeologoen konferentzia europarrean museoko taldea ordezkatzeko erronkaren aurrean. Inpostore sentitzen da."

        ZER: INPOSTOREA liburuaren aurkezpen hitzaldia.

        NOIZ: OTSAILAREN 28an, OSTEGUNA, arrtasaldeko 19:00etan.

    NON: KIKARARTEAN kultur aretoan. (martxoak-8 plaza, SAN BIZENTE auzoan).

      Entzuleen artean SASIBURU elkartekook liburuaren bi aleren zozketa egingo dugu.

                   ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2019-02-06

21.KORRIKA BARAKALDON


   
 Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. 

 KORRIKA gauza askoren ikur da, horien artean, elkarlanarena. Antolaketaren karga nagusia AEK-k eramaten duen arren, ekimen hau herriarena da, guztiena.
Hala izanik (eta ez soilik lasterketarako, KORRIKAk dakartzan ekintza guztietarako baizik) eragile ezberdinen laguntza ezinbestekoa da. 
  Barakaldon korrika kulturalaren barruan hainbat jarduera izango ditugu, SASIBURU elkarteak ere, beti lez, geure sostengu osoa emango diogu euskararen jai erraldoi honi. Badakizue laguntzeko modu asko daudela eta, horretarako, Korrika antolatzen laguntzea ezinbestekoa da.Horretarako gonbidatu nahi zaituztegu, BARAKALDOko AEK-rekin bat eginez, OTSAILAren 21ean egingo den aurkezpenera.

ZER: KORRIKA 21 AURKEZPENA

NOIZ: OTSAILAK-21, OSTEGUNA.

NON: SAN BIZENTEKO GARAGARDOTEGIA

ZER: MUSIKA, DANTZAK, BERTSOAK, ASKARIA ....

                     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!