"Edurnek,
Bilboko museoko arkeologo gazteak, bere bizitzari berrekin nahi dio
jasandako erasoaren ondoren. Azkenean bere babeslekua utzi du, Axlorreko
kobazulora sartzeko museoak duen proiektuak adoreturik. Dimarako
bidaiak Bilboko Gorte kaleko etxeko bizitza berriarekin uztartzen ditu.
Hala ere, proiektu biekiko ilusioa zapuztu egingo da bere burua udalerri
malapartatuan gertaturiko hilketa berri batean nahasturik ikustean.
Heriotza hau baldintza ilunetan jazotako beste batzuen hasiera baino ez
da izango. Izuak hartu egiten du Jorgek, psikopata batek, egin dion
erasoa biziberritzen duelako. Gainera, antsietate handia pairatzen du
arkeologoen konferentzia europarrean museoko taldea ordezkatzeko
erronkaren aurrean. Inpostore sentitzen da."
ZER: INPOSTOREA liburuaren aurkezpen hitzaldia.
NOIZ: OTSAILAREN 28an, OSTEGUNA, arrtasaldeko 19:00etan.
NON: KIKARARTEAN kultur aretoan. (martxoak-8 plaza, SAN BIZENTE auzoan).
Entzuleen artean SASIBURU elkartekook liburuaren bi aleren zozketa egingo dugu.
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina