2015-02-18

KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA BARAKALDON


SASIBURU ELKARTEKOEK BESTE ANTZEZLAN DIBERTIGARRIA ANTOLATU DAUGU DATORREN ASTEKO OSTEGUNERAKO, EUSKARA ELKARTEEN TOPAGUNEKOEN LAGUNTZAZ, KULTUR ERROTA EGITASMOAREN BARRUAN: KOKAKOLA ETA BAREA.

BESTALDE, AURTEN LASTER MARTXOAN IZANGO DUGU KORRIKA BERRIZ ETA TALDE EUSKATZALEOK ZENBAIT JARDUERA PRESTATZEN GABILTZA EUSKARAREN JAI HANDI HORREKIN BAT EGITEKO.


Ray eta Nik – edo nahiago baduzue Ramon Agirre eta Inazio Tolosa- artisten pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria.
Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua.
Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista haundi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. 


Ray eta Niken esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… 

















ZER: KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN. ( GERNIKAKO ARBOLA KALEAN).

NOIZ: OTSAILAREN 26AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2015-02-11

Hezkuntzari eta haurtzaroari begirada berri bat

Informazioaren garaian, hezkuntza eta haurtzaroaren begirada apur bat okertuta daukagu. Hezkuntzaren inguruko hitz potoloak entzuten ditugu: LOMCE, askatasuna, autoritarismoa, eredu berria, eskola ofiziala, eskola libreak, publiko eta pribatuak, eta abar. Hala ere, argi dago hezkuntza ofizialaren inguruan zalantza handiak sortu direla.

Zalantza hauen adierazle nagusiak, estamentu eta eredu ofizialetatik kanpo dauden hainbat eta hainbat proiektu ezberdinak dira. Hainbat kezka, hainbat proiektu! Familia eta hezitzaile-laguntzaileek elkarlanean sortutako proiektuak.

Gaurkoan horietako hiru izango ditugu aztergai “La Brujula de Leonardo” eta “Mara-mara” Bizkaitik, eta “Bizi Toki” Lapurditik. Beste aukera batzuk badaudela ikus dezagun!

Hona hemen hiru proiektu hauen informazioa:

Beraz, gogoratu otsailaren 18an, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara (19:00-21:00), San Bizenteko kultur etxera gonbidatuta zaudela. Animatu! Interesgarria izango da.

2015-02-09

EUSKAL USADIOAK HITZALDIA

Bihar,otsailak 10,  BARAKALDOKO BERBALAGUN lagunek beste ekimen interesgarri bat antolatu dute,  arratsaldeko 19:00etan San Bizenteko kultur etxean:

Felix Mugurutza etnografoak neguko ohiturei buruzko hitzaldia eskainiko digu. Bertan, Euskal Herriko usadio zaharrei buruz mintzatzeaz gain, inauteriei tarte berezia egingo zaie, laster ospatzekoak baitira. Gure ohitura zaharren  berri izan nahi baduzue,
ezin duzue galdu jarduera hau!!



2015-02-05

KORRIKAREN AURKEZPENA BARAKALDON

Korrika 19a gero eta hurbilago dago, eta lasterketa euskaltzalearen aldeko jarduerak ugarituko dira. Ekitaldi horien berri blog honetan bertan emango dizuegu.Hasteko, datorren ostiraleko hitzordua. Bihar, otsailaren 6an, 19:00etan Gran Parada tabernan (San Bizente kalean, euskaltegiaren ondoan), Barakaldoko AEK-k Korrika 19ren aurkezpena egingo baitu herrian. Bertan euskaltegiko kideek Korrikaren berri emateaz gain, aurtengo edizioaren xehetasunak emango dizkigute.
 Bertan bideoak, musika eta lunch bat izango dituzte gozagarri eta ekimenaren aldeko photo call batean parte hartzeko aukera izango dugu. Ekitaldi hau nahi duen ororentzat irekia da eta, beraz, euskaltzaleok badugu beste hitzordu bat euskararen erabilera sustatzeko.

IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!

2015-01-20

GEREZIEN DENBORA PASTORALA

Datorren otsailaren 7an, larunbata, Barakaldo Antzokian "Gerezien denbora" pastorala antzeztuko da. Bai Historiaren ikuspegitik (XIX. mendeko industrializazio garaian lekututako istorioa da), bai Euskararen ikuspegitik (Iparraldeko euskaraz gozatzeko aukera), gure ondare kulturalaren adierazle hori bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea izan daiteke. 
Lan hau Itxaro Borda idazleak egina da, eta bertsoez gain musika mota ezberdinak nahasten ditu lan eder honetan.Txartelek 12 eta 15 euro artean balio dute eta dagoeneko Barakaldoko antzokiaz gain, Bilboko Kafe antzokian ere eros ditzakegu.


ZER: GEREZIEN DENBORA PASTORALA.
NOIZ: OTSAILAREN 7AN, ARRATSALDEKO 17:00ETAN.
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

2015-01-15

KORRIKAREN ALDEKO ARGAZKIA

San Bizente jaien harira, urtarrilaren 18an (igandea) 13:30ean Korrikaren aldeko argazki paregabea antolatu du Jai Batzordeak AEKrekin batera. Helburua begi-bistakoa da: ahalik eta euskaltzale gehien batzea Korrikaren alde azaltzeko. Argazkia parkean bertan aterako dute eta herri bazkaria girotzeko ekintza aproposa suerta daiteke. 
Bigarren aldiz egingo da argazki erraldoia, aurreko Korrikan hainbat lagun batu baitzen ekimen euskaltzaleari bultzada emateko. Oraingoan Korrika 19ri lagundu beharrean gaude eta jakin-mina da nagusi lehengo argazkiaren lagun-kopurua gainditu nahi baitute AEKide eta Jai Batzordeko lagunek. 

DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!
ERDU !!
NOIZ: URTARRILAREN 18AN, IGANDEA, EGUERDIKO 13:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO PARKEAN

2015-01-12

Gure jarduerak aurtengo San Bizenteko jaietan

Beste urte bat dagoeneko igaro da eta hemen ditugu berriz Sanbiko jaiak!
Sasibururi dagokionez, jarduera bi antolatu ditugu:
  • Urtarrilaren 21ean, asteazkena, arrakasta asko izan ohi duen ekitaldi hau eskainiko diegu haurrei:
  • Hurrengo egunean, urtarrilaren 22an, osteguna, adin guztietako euskaldunok izango dugu mingainari eragiteko aukera:
Jaiak goza ditzazula opa dizugu!

2014-12-17

Euskarazko produktuen katalogoa


Gabonak datozela eta, garai hauetan hainbatek opariak egiteko ohitura dugu. SASIBURU elkartetik euskarazkoak egiteko ere gomendatu nahi zaituztegu. Horretarako, ondoko webgune honi zeharo interesgarria deritzogu:


Sar zaitez euskal produktuen gune horretan eta aukera ezazu gustukoena.