2014-05-13

PISUKIDEAK ANTZEZLANA


SASIBURU elkartekoek Kultur Errota programaren barruan beste komedia bat ekarriko dugu: PISUKIDEAK.  Antzezlan dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu datorren maiatzaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan San Bizenteko Kultur Etxean.
Peru Madalenak idatzitako antzezlan hau Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreek gorpuzten dute.
Ondo pasatzea gura baduzu etor zaitez! Eta betiko legez DOHAINIK.
NON : SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: MAIATZAK-22, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.


2014-05-12

SABEL DANTZA TAILERRA

Sasiburu elkarteak “SABEL DANTZA TAILERRA” antolatu du berriz!!!!!!
Tailerrean sabel dantzaren mundura gerturatuko gara, koreografia baten bidez.

Bi saioko ikastaro izango da, eta 16 urtetatik gorako emakumezko zein gizonezkoei zuzenduta dago.

Noiz: maiatzak 21 eta 28, asteazkenak
Ordutegia: arratsaldeko 19:30etatik - 21:00etara
Non: Ainara aisialdi taldearen lokalean, Bizkaia kalea, 36 (Errontegin)
Doakoa

Informazio eta inskripzioa: sasiburu@gmail.com
Gogoratu plazak mugatuak direla!!!!!

Animatu eta zatoz!


2014-05-06

Gin-Tonika prestatzeko tailerra


Azkenengo bolada honetan oso ohikoa bihurtu da geure herrietako taberneten Gin -Tonika.Guk, jakina, halako edarien kontsumoa zuhurtziaz egiteko gomendatzen zaituztegu; hala ere, interesgarria iruditzen zaigu pil-pilean  izaten diren kontuak euskaraz jasotzeko aukera izatea.Horregatik, beste batzuetan sukaldaritza, barreterapia, masaia edo sabel dantzako taillerrak antolatu dugun eran, oraingo honetan Gin Tonika prestatzeko tailerra antolatzea otu zaigu. Geure ikastaro guztiak bezala hau ere dohainik duzu.
Hori bai, tailer honetara apuntatzeko inetesa baduzu ahalik eta lasterren mezutxo bat bidali beharko diguzu geure helbide elektronikora: sasiburu@gmail.com

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN ZURE IZENA TAILER HONETAN.
(GOGOAN IZAN PLAZAK OSO MUGATUAK DIRELA).


2014-03-28

Euskara eguna Zuazo Arteagabeitian




Zuazoko zenbait elkarteren artean euskararen eguna antolatu dute Barakaldoko auzo horretan, eta hori ospatzeko euskarazko hainbat jarduera izango dugu, besteak beste: haurrentzako kalejira eta disko festa, bertso poteoa,  txorizo dastaketa eta hitzaldi oso interesgarria, "Barakaldoko mugimendu euskatzalearen historia 1960tik 1980era."

2014-03-23

DESENTXUFATUAK ANTZEZLANA

DESENTXUFATUAK

MARTXOAK 26, 18:30ean

BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN

“Ez Dok Hiru” antzerki taldeak “Desentxufatuak”  lan komikoa aurkeztuko du MARTXOAREN 26ean, arrtsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskarazko antzezlan honetan. Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larru haizetara” lanak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.

Ikuskizun honetan galdera batzuk luzatzen dituzte: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?



2014-03-13

SAGARDOTEGIRAKO BIDAIA


Barakaldoko euskaltzaleok Hernani konkistatzera joango gara, guztiok elkarrekin. Zu etxean geratuko zara???

Barakaldoko Euskara elkartea den SasiburuHerrikolore komunikazio leihoa eta AEK euskaltegia batu gara sagardotegira egun-pasa joateko txangoa egiteko.

Goizeko 11:00etan aterako gara Barakaldotik (epaitegi atzeko bus geltokitik), Hernanira joango gara eta bertako Otsua-Enea sagardotegian bapo bazkalduko dugu. Kafea, pattarra ... hartu ondoren bueltatuko gara, iluntzeko21:00etan herriratuz. 

Animatu eta etorri gurekin!!! Giro euskalduna eta jatorra ziurtatuta dago!!!

Sagardotegia + autobusa: 40€ 
Tiketak AEK euskaltegian salgai.
Izena emateko azken eguna: martxoak 22

Anima zaitez eta eman izena itzel pasatuko dugu eta!!

2014-02-26

SUKALDARITZA TAILERRA


Aurten ere SASIBURU elkarteak SUKALDARITZA tailer aparta antolatu dugu. Sukaldaritza tailer hau hiru saiotan emango dugu: martxoaren 11an, martxoaren 18an eta martxoaren 25ean.

Ordutegia: arratsaldeko 18:30etik 20:30ak arte.

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEA.

Kontuan izan plaza mugatuak direla; hortaz interesa baduzu eman zure izena ahalik eta lasterren geure posta elektronikora mezutxo bat bidaliz edo Barakaldoko AEKn.

Posta elektronikoa: sasiburu@gmail.com

ANIMA ZAITEZ ETA ONDO PASA EUSKERAZ IKASTEN!!


2014-02-21

KING KONG-EN NESKA ANTZEZLANA

Datorren martxoaren 13an, arratsaldeko 19:30etan antzezlan interesgarria antolatu dugu San Bizenteko Kultur Etxean:

KING KONG-EN NESKA

Hona hemen antzezlan honen nondik norakoak:

"Emakumeok sudur puntan jartzen zaiguna izateko eskubidea daukagu.
Ereduak, horixe besterik ez dira: Ereduak
Emakumetasuna aukera bat baino ez da.
Punk abesti bat.
Mingainean trabarik gabe.
Umoretsua.
Desegokia.
Zuzenean aritzeak handitzen nau.

Virginie Despentes-en  “King Kong teoria” makarraren hitzaurrea, bakarrizketa bihurtua.
Ereduak hausten dituen ikuskizun umoretsua da. Emakumetasunaren proletarioak hitz egiten du, ezarritako eredua jarraitzeko gai ez den emakume okerra izatea aldarrikatzen duen emakumeak. Proletario diren haiei zuzendurik dago, Barbie eta Kent bezalakoak izan ezin duten edo agian izan nahi ez duten emakume eta gizonei. Benetan, ezagutzen al duzu horien modukoa izateko baldintza guztiak betetzen dituen inor?
Gizon eta emakume perfektua izatearen baloreak ezbaian jartzen dituen ikuskizun urratzailea."

Taldea:
Aktore eta zuzendaria:  Josune Montón
Idazlea: Virginie Despentes

Itzultzailea: Iñaki Segurola

ANIMA ZAITEZ ETA EORRI!!