2012-07-20
"Euskaraz bizi nahi dut " LASTERKETA
Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak datorren irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan "Euskaraz bizi nahi dut" lelopean, herri-lasterketak antolatu ditu ordu berean. Barakaldon ere euskararen erabileraren aldeko ekimenaren antolakuntzan lehenengo urratsak eman ditugu dagoeneko zenbait elkartek, besteak beste geureak Sasiburu elkarteak.
Kontseilua erakundeko lagunek euskarazbizinahidut.org.webgunea martxan jarriko dute lasterketa honi buruzko informazio zehatza emateko.Guk ere aurrerago lasterketa honetan parte hartzeko geure blog honetan apuntatzeko tokien berri emango dizuegu.
2012-06-18
Euskal Kultur Astea San Bizenten
Ekainaren 18tik 22ra arte HALADZIPO elkartekoek EUSKAL KULTUR ASTEA antolatu dute, aste honetako arratsaldeetan hainbat jarduera eta ekintza prestatu dituzte, adin eta ikusle mota guztietarako.
Ekintza hauek 18:30etatik aurrera hasiko dira San Bizente auzoan zehar. Kalejirak, umeentzako tailerrak, hitzaldiak, ...
Eta dena behar bezala burutzeko, larunbatean 23an, Euskal Musikaren Jaia ospatuko dute: 11:30ean KALEJIRA hasita, Anaien Parketik San Bizenteko parkeraino, eta, bertan, 12:30ean, EKITALDI MUSIKALA. Ondoren 15:00etan HERRI BAZKARIA.
Jarduera hauei buruzko informazio zehatzago duzue euren webgunean: www.haladzipo.org
2012-06-14
Ibarrakaldu dantza elkarteko jaia
Ekainaren 16an, larunbata, Ibarra-kalduren ikasturte amaierako jaia ospatuko dute. Elkarteko dantza talde guztiek hartuko dute parte emanaldi batean, arratsaldeko 18:00etan, Santa Teresa plazan.
Ondoren, 21:30ean, elkarteko egoitzan afari bat antolatu dute. Izena emateko, Ibarrakalduko bulegora joan zaitezkete.
Prezioa: 12 euro pertsona bakoitzeko.
2012-06-12
Gazta Zati Bat dokumentala Barakaldon
Datorren asteko asteratean, ekainaren 19an, Barakaldoko antzokian euskarazko film interesgarri bat ikausteko aukera izango dugu:
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
Filma hau Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean burutu dute.
ANIMA ZAITEZ!!
Hementxe duzue film honetako trailerra:
http://vimeo.com/40230513
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
NOIZ: DATORREN ASTEARTEAN, EKAINAREN 19AN, 20:00ETAN.
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
Filma hau Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean burutu dute.
ANIMA ZAITEZ!!
Hementxe duzue film honetako trailerra:
http://vimeo.com/40230513
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
NOIZ: DATORREN ASTEARTEAN, EKAINAREN 19AN, 20:00ETAN.
2012-06-08
BERRIA LAGUN KANPAINA
BERRIA egunkaria zure ziztada behar dugu kanpaina hasi du, krisia dela eta publizitatearen sarrerak gutxitu zaizkie hedabideei.Hori dela eta euskarazko egunkari bakarra den Berriak euskaltzale guztion laguntza eskatzen du egoera larri honetatik ateratzeko, eta horretarako diru ekarpen txiki bat egin dezagun.Informazio gehiago edo diru-laguntza hori emateko ondoko helbide honetara jo dezakezue:
www.berria.info/berrialaguna
www.berria.info/berrialaguna
2012-06-07
KAPELA EGUNA BARAKALDON
Har ezazue txanoa, kapela, txapela edo nahi duzuena eta hurbildu bihar Barakaldora!!!!
Triki-poteo mundiala egingo dugu!!! 19:30etan Barakaldoko AEKn elkartuko gara, eta San Bizentetik buelta eman ondoren, Bagatzara joango gara.
Berandu bazatoz, lasai, jarrai ezazu musikaren soinua eta topatuko gaituzu!!!
Bihar arte, berbalagunok!
Erromeria San Bizenten
"BARAKALDO ERROMERIAN 2012" Programaren barruan eta Laguntasuna Taldeak antolatuta, Erromeria bat izango dugu Barakaldon berriz ere.
Eguna: Ekainak 9, larunbata. Ordua: 20:00etan
Lekua: San Bizente Plazan
Animatu zaitez eta etorri Laguntasunakoekin dantzaz gozatzera!!
2012-06-02
Ezkerraldeko euskararen agenda
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








