2012-06-18

Euskal Kultur Astea San Bizenten

Ekainaren 18tik 22ra arte HALADZIPO elkartekoek EUSKAL KULTUR ASTEA antolatu dute, aste honetako arratsaldeetan hainbat jarduera eta ekintza prestatu dituzte, adin eta ikusle mota guztietarako.
Ekintza hauek 18:30etatik aurrera hasiko dira San Bizente auzoan zehar. Kalejirak, umeentzako tailerrak, hitzaldiak, ...
Eta dena behar bezala burutzeko, larunbatean 23an, Euskal Musikaren Jaia ospatuko dute: 11:30ean KALEJIRA hasita, Anaien Parketik San Bizenteko parkeraino, eta, bertan, 12:30ean, EKITALDI MUSIKALA. Ondoren 15:00etan HERRI BAZKARIA. 
Jarduera hauei buruzko informazio zehatzago duzue  euren webgunean: www.haladzipo.org

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina