Barakadoko AEK-koek oso ekintza aparta antolatu dute:
Jon Arretxeren 11 bidaia liburu izeneko ikus-entzuneko
NOIZ: datorren ekainaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.
NON: San Bizenteko kultur etxean.
HANTXE IKUSIKO DUGU ELKAR!!
2011-06-03
11 BIDAIA LIBURU
2011-06-02
Ekaineko euskal agenda.
Ezkerraldeko Berbalagunek ekainerako prestaturiko euskarazko ekitaldien agenda hemen duzue.
SUKALDARITZA TAILERRA
Sasiburu elkartekook beste jarduera bat antolatu dugu: SUKALDARITZA TAILERRA. Ikastaro hau ekainaren zortzian hasiko da Gurutzetako Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan . Interesaturik egotekotan izena eman dezakezu AEK-ko euskaltegian edota posta elektroniko hauetan:
Anima zaitez sukaldaritza osasungarria ikasten euskaraz!!
sasiburu@gmail.com edo berbaraka@hotmail.com
Anima zaitez sukaldaritza osasungarria ikasten euskaraz!!
2011-05-30
Euskal eskola publikoaren jaia
Hurrengo igandean, 2011ko ekainaren 5ean, Bilboko Arenalean ospatuko da Euskal eskola publikoaren jaia Aurtengo leloa oso sinplea izango da: "Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 20 urte".
2011-05-27
Ibilaldia Ondarrun
1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. 2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.
2011-05-25
"Aukera Gazteak" filma
Barakaldoko Gazte Bulegokoek beste euskarazko ekitaldi bat antolatu dute.
NOIZ: Maiatzak 29an, igandea,
NON :Gazte Bulegoan.
ZINEMA EUSKERAZ
"Aukera Gazteak"
Ordua: 17:30
Film honetan espetxera joan nahi ez duten zenbait gazteren kasuak azaltzen ditu. Hauek auzolan bat egin behar dute kartzela ekiditzeko. Beraz, orientatzaile baten pausoak jarraitu beharko dituzte. Auzolan honetan zenbait gauzaz jabetuko dira: maitasunaren garrantziaz, lagunak izatearen garrantziaz...

2011-05-19
Elikagaien manipulatzaile ikastaroa
Elikagaien manipulatzaile ikastaroa
Barakaldoko Gazte Bulegoak ikastaro interesgarria antolatu du 18 urtetik 30erako gazteentzat.
Jarduera hau maiatzaren 28an egingo da Gazte Bulegoan.
Informazio gehiago nahi izatekotan deitu telefono honetara: 94-478-95-96
Jarduera hau maiatzaren 28an egingo da Gazte Bulegoan.
Informazio gehiago nahi izatekotan deitu telefono honetara: 94-478-95-96
2011-05-18
Mintza eguna
Datorren ekainaren 4an Mintza Eguna ospatuko da Elizondon. Ezkerraldeko berbalagunek autobusa antolatzeko asmoa dauka. Anima zaitezte!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)