2011-05-12

Fieltro tailerra



Ezkerraldeko berbalagunek jarduera interesgarria antolatu dute datorren asterako: FIELTRO TAILERRA.

Interesaturik egotekotan izena eman beharko duzue Barakaldoko AEKn ahalik eta lasterren plaza mugatuak baitira.

2011-04-13

Maitatu, ikasi, ari...

Kaixo Lagunak:

korrika badator. Eta nola ez gure herritik ere pasako da. Eta nola ez Beurko-Bagatzatik ere . Lekukoa auzoko eskola eta elkarteen artean erosten dugu urtero. Beurko-Bagatzako Jai batzordea, Sasiburu, Ibarra-kaldu Ibaibe eta Beurko institutuak besteak beste.

Barakaldon Korrika 16:30etan sartuko da eta auzotik gure abiaduraren arabera pasako da, beraz animatu parte hartzen.


HITZORDUA

16:30etan Carrefourretik sartuko da korrika

16:30etan BAGATZAKO PLAZAN Lotuko gara danak.


Bestalde, 17. Korrika igandean, apirilak 17, iritsiko da Donostiara. Bertan egingo den  jai politan zuek ere parte hartu nahi baduzue, autobusez joateko aukera daukazue.
Izena eman Sestao edo Barakaldoko AEK euskaltegietan.
 

Autobusaren prezioa: 10€
 


MAITATU, IKASI, ARI.... EUSKALKARI!!!!





2011-04-07

KORRIKA 17 BARAKALDON

Apirilaren 7an, 17. Korrikak bere ibildeari ekingo dio. TrebiƱutik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta, Euskal Herri oso zeharkatuta, apirilaren 17an Donostiara helduko da.Gure eskualdetik datorren ostiralean, apirilak 15, pasatuko da. Baina hori baino lehenago hainbat jarduera antolatu dugu Laguntasuna, AEK,  Bertso Eskola, San Bizenteko Jai Batzordeak eta Sasiburu elkarteek.Kartel honetan ikus ditzakezue antolaturiko jarduerak.
MAITATU, IKASI ARI... KORRIKA 17

2011-04-06

Bertso bira San Bizenten


KORRIKA-ren hasiera gero eta hurbilago daukagu. Gero eta gutxiago falta da, KORRIKA-k Euskal Herriko kaleak kolorez, ilusioz, indarrez,  alaitasunez  edo gogoz zipriztindu ditzan. Aurtengoa 17.edizioa dugu. Gure herrian indartsu gaudenaren seinale. Milaka euskaltzale mugitzen gara KORRIKA-ren inguruan, aek-k beste hainbat eragileekin elkarlanean hamaika antzerki, kontzertu, edo poteo antolatzen ditu, eta hain zuzen ere, datorren Apirilaren 8an Sasiburu, AEK, San Bizenteko Jai batzordea eta Kilika bertso eskolaren artean bertso poteoa antolatu dugu arratsaldeko 20.00etatik aurrera, San Bizenteko tabernetatik zehar.

2011-03-31

Apirileko euskararen agenda

Kaixo euskaltzaleok, 
Apirilak euskararen aldeko eta euskaraz egindako hainbat jarduera dakar Sestaon eta Barakaldon, hala nola: bertso saioak, antzezlanak, film laburren emanaldia, mendi irteera ...eta KORRIKA.
Anima zaitezte eta parte hartu!!
Ika, ika, ika badator Korrika!!

2011-03-29

Bertso afaria mundiala Sestaon


Apirilaren 15ean, ostirala, Korrika 17 Ezkerraldean izango dugu. Hori ospatzeko eta jaki ekologikoen aldarrikapena uztartuz, bertso afaria izango da Sestaon. Mugarik Gabeko Albaitariak GKE-ko kideak, AEK eta Berbalagun antolatua izango da.
Jon Maia eta Amets Arzallus izango dira bertsolariak, 15€-ren truke honelako afariaz gozatzen dugun bitartean animatuko gaituztenak:

Porrusalda
Oilasko errea
Gazta eta hirusagarra

Anima zaitezte gurekin afaltzen!
Izena emateko: Barakaldo eta Sestaoko Aek euskaltegiak, Sestaoko Udal euskaltegia eta Sestaoko Merlin tabernan, Apirilaren 4a baino lehen.

Korrika 17ko nekea pasatzeko modurik onena, bertso artean afaltzea! Animatu Berbalagunak!!!!

2011-03-28

LABURBIRA FILM LABURREN EMANALDIA

Datorren apirilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, San Bizenteko Kultur Etxean  LABURBIRA  FILM LABURREN EMANALDIA  ikusteko aukera izango dugu Barakaldon. Jarduera hau SASIBURU elkarteak antolatu du TOPAGUNE euskara elkarteen federakundearen laguntzaz.
Bederatzi ikus-entzunezko
LABURBIRAren zortzigarren edizioak 27 emanaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society delakoaren eskutik.
Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua "Txintetilla", Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.

2011-03-25

BABILONIAKO LOREAK ANTZEZLANA


Datorren apirilaren 9an gaueko 20:00etan euskarazko beste antzezlan bat ikusteko aukera izango dugu Barakaldoko antzokian.


Antzezlan honen zuzendaria Ander Lipus dugu eta aktoreak hauexek ditugu:



Miren GaztaƱaga, Ander Lipus, Espe López, Alex Gerediaga, Mirian Martxante.  
 

"Hegoak gogora ekartzen ditu bere amuma Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan."