2010-02-18

Ei berbalagun eta euskaltzaleok, ez geratu etxean eta ekin euskarari!!!

Dakizuenez otsailaren hasieran berbalagunok El Pobal burdinolara joan ginen. Argazkiak eta kronika ikusteko honen gainean klikatu ahal duzue.


Era berean Mamarigako Kultur Etxeak antolatutako ipuin kontaketa tailerrean berbalagun askok parte hartu dute. Hemen klikaturik argazkiak eta kronika ikusiko dituzue.

Eskolako haurrek Winkiren zaldia filma ikusi ahalko dute 09:30ean SKAn otsailaren 23 eta 24an Udal Euskara Sailaren eskutik Euskara Zine aretoetara ekimenaren barruan. Informazio guztia blogean duzue.

Haurrek eta gurasoek Ipuin Kontalariekin gozatzeko aukera izango dute otsailaren 24an osteguna 19:30ean Las Viñas liburutegian Udal Liburutegi Sareak antolaturik. Gehiago hemen klikatuta.

Berbalagunok otsailaren 27an larunbata Larre Gain sagardotegira abiatuko gara 17:30ean Parkeko arkupeetatik AEKri esker. Izena emateko bidali email bat, pasatu AEKtik edo deitu telefonoz:94 493 80 71. Xehetasunak blogean

Mamarigako Kultura Etxea: erreportajea aizu aldizkarian eta gauza gehiago!!

- Aizu aldizkarian erreportaje ederra egin digute: klikatu honen gainean irakurtzeko. Udala gezurteroa!! Iruzur gehiagorik ez, Kultur Etxeari bai, baina dagoena!!!




- otsailaren 18an "Euskal Herria helmuga/Llegar a Euskal Herria" filma proiektatuko dugu.Patrizia Muñozek zuzendutako dokumentalean Euskal Herrira bi une ezberdinetan etorritako migrazioa agertzen zaigu aurrez aurre. Alde batean, 1950 eta 1960 hamarkadan etorritakoak eta bestaldean, azken urteetan etorritakoak. Patricia Muñoz eta Periko Solabarriaren testigantzak entzungo ditugu.
Izena: Euskal Herria Helmuga



Zuzendaria: Patrizia Muñoz
Kamara: Amaia Monasterio
Zuzeneko soinua: Ivan Crespo
Postprodukzioa: Jose Miguel Vilalta
Musika: Karidadeko Benta
Iraupena: 22´30”

2010-02-13

Herri Inauteriak hitzaldi eta diaporama.

Inauteriak, aratusteak, karnabalak, udaberri jaiak… Izen asko du otsailean ospatu ohi dugun jai honek era desberdin askotan ospatzen delako. Gure Euskal Herri txiki hau zinez da aberatsa usadio eta ospakizun kontuetan. Zenbat herri hainbat jai!! Eta inauteri garaian ez dugu izaten aspertzeko astirik inguruko herrietan zer egin badugulako. Ziur aski, denok entzun dugu zerbait Lantz, Ituren, Mundaka edota Tolosako inauteriei buruz… Hauexek festa entzutetsuak baitira geurean, baina ba al dakizue Arabako Azparrena udalerriko Ilegan Kultur Elkartea bere inguruko inauteri festak berreskuratzeko lanetan dabilela?



Izan ere, Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan aratuste ikusgarriak egiten dira, beste edonongoak bezain interesgarriak gainera. Jai hauetaz gehiago jakin nahi baduzue Udal Euskara Sailak Herri Inauteriak hitzaldi eta diaporama antolatu du otsailaren 17an asteazkena Kresala aretoan 20:00etan. Euskal Herriko ohiturak zertan diren jakin nahi baduzue aukera paregabea dago egun honetan!!!

2010-02-08

"Kubako emakumeak, iraultza bat beste baten barruan" erakusketa

Mamarigako Kultur Etxetik beste proposamen interesgarri bat heldu berri zaigu. Otsailaren 9tik 22ra bitartean 18:00etatik 21:00etara etxe autogestionatu honetan oso erakusketa erakargarria antolatu dute Euskadi-Kuba elkartearekin elkarlanean: Kubako emakumeak, iraultza bat beste baten barruan. Bertan Kubako iraultzaren inguruko xehetasun eta bitxikeriak aurkituko dituzue, baina beti ere, ahaztu samar egon den ikuspuntu batetik abiatuta, emakumeena alegia.

Era honetan, argazkiz beteriko panel hauetan Kubako iraultzan erabakigarriak izan ziren zenbait emakumeren istorioen berri izango duzue. Duintasunez beteriko lekukotasunak ziur aski, kontakizun amultsu eta leunak, baina aldi berean tinko eta kementsuak. Ondorengo asteetan arratsaldez planik ez baduzue, badakizue nora joan zaitezketen!!!

Benito Lertxundiren kontzertua SKAn.

Gutxitan izango dugu Benito Lertxundi bezalako bakarlaririk ikusteko abagune ederra. Euskal kantagintzan aitzindaria izan zen kantari honek urteen joanarekin batera hobera egiten duela dirudi. Eta orain gainera Santurtzira etorriko zaigu bere doinu miresgarriak eskaintzeko asmotan, zenbait abesti entzuteaz bat bati baino gehiagori oilo-ipurdia jarriko zaio!!! Horretan zalantzarik ez. Otsailaren 12an ostirala 20:30ean bere kontzertua entzungo dugu 12 euro ordainduta.

2010-02-04

Kar, kar, kar...

Jon Arretxeren hitzaldia Sestaon

Otsailaren 11n, ostegunarekin, Jon Arretxe idazle eta bidaiari basauritarrak hitzaldi bi emango ditu Sestaoko Udal Euskaltegian,
goizeko 9:30ean eta arratsaldeko 4:30ean.


Bere azken eleberri eta bidaiaz mintzatuko da Arretxe. Animatu eta hurbildu lagun honen abenturak entzutera!

2010-01-19

III. PINTXO DASTAKETA


KAIXO LAGUN!!!

HIRUGARREN URTEZ, SASIBURU EUSKARA ELKARTEAK III. PINTXO DASTAKETA ANTOLATU DU..ORAINGO HITZORDUAK BERRIKUNTZAK DAKARTZA ETA AEK BERBALAGUN EGITASMOAREN BIDELAGUN IZANIK, ELKARREKIN EGONGO GARA OSTIRALEAN.

BADA, HITZORDUA ILUNTZEKO 20.00etan FINKATU DUGU, SAN BIZENTEKO MARTXOAK 8 PLAZAN, UNION SPORT TABERNAREN AURREAN.

ANIMA ZAITEZTE!

OSTIRALERA ARTE