2010-03-27

KANPOMARTXO DOMEKAN! (martxoak 28)

Aurten inoiz baino goizago, 10.30etatik aurrera Lutxana arraun taldeko


pabeloitik, RK abenturak piraguetan paseotxaok emateko prest egongo dira!!

eta aurtengo berrikuntza: BERTSO ESTROPADAK!

13.30etan haur estropadak izango dira: Kaiku, Arkote, Deustu, Ondarroa,

Lutxana... eta luxuzko "speakerrak": Sustrai Colina eta Amets Arzallus;

bata batel baten gainean eta bestea "ala" baten gainean, ibaitik

bertsotan. Hauxe ikuskizuna!!!

Aurten metroz etorri!



GORA KANPOMARTXO!

2010-03-11

Palestinari buruzko hitzaldia Portugaleteko AEKn.

Tamalez ugari dira askatasun egarriz bizi diren herriak; ugariegiak oinarrizko eskubideak zein diren ez dakiten munduko herritarrak; txiroegiak egun batetik bestera beren lurra ostua izan dela ikusi duten lagunak... Munduko txoko askotan jazotzen dira gehiegikeriak, eta hau denok dakigunez ez da ezer berria. Baina honek ez du esan nahi beste albo batera begiratu behar dugunik. Izan ere, gauzak aldatzekotan denon ekarpen eta laguntza xumea ezinbestekoa baita.




Honen harira, Palestinari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Portugaleteko Xaribari AEKn (udaltzainen alboan) martxoaren 16an 20:00etan. Bertan AEK eta bertara joandako brigadista bati esker (Irati Gonzalez) beste herri baten bizipenak ezagutu ahal izango ditugu. Portugalete ez dago horren urrun ezta? Gainera, ez da izango santurtziarrok haraino joateko ohiturarik ez dugulako!!

2010-03-04

HIMALAYA diaporama

Martxoko ikastarora konekta zaitez!!

Hilabete honetan ere beste berbalagun batek ikastaroa eskainiko digu gainerako berbalagunoi. Hain zuzen ere, Juanan astearteko eta ostiraleko taldeetan dabilen berbalagunak informatikari buruzko ikastaroa prestatu du. Ordenagailuen inguruko oinarrizko informazioa izango da eta interneteko trikimailu batzuk ere ikasiko ditugu!


Noiz? Martxoaren 11n (osteguna). Arratsaldeko 7:30ean.

Non? Sestaoko AEK euskaltegian.

Izena emateko: AEK-tik pasatu, telefonoz deitu (94 496 09 00) edo e-posta idatzi martxoaren 9a baino lehen.


Animatu eta konekta zaitezte gurekin!!!

2010-02-25

Hezkuntza deialdiaren aurkezpena: hitzaldi interesgarria.

Harritzekoak dira gero euskararen inguruan entzun ditugun gehiegikeria zein zentzugabekeriak… Areago aintzat hartuz gero, oraindik ere zenbat oztopo daukagun gure hizkuntzan bizi eta aritzeko, edota erdaraz lasai asko egin dezakegun edozein ekintza euskaraz burutzeko.


Horregatik ulergaitza da entzutea euskarak gaztelania baztertzen duela, edo D eredua (gaur egun euskararen ezagutza bermatzen duen hizkuntza eredu bakarra) derrigorrean ezarri nahi dela, astakeria handiagorik!!!… Euskara gure hizkuntza den heinean, denok dugu berau ezagutu eta jakiteko eskubide zein beharra. Eta honen harira, hezkuntza ezinbesteko tresna da gure euskarak (Unescoren arabera egun ere desagartzeko arriskuan dagoena) bizirik iraungo badu.
Norabide honetan egindako ahaleginak ugariak dira, eta oraingo honetan Zaldiko Maldiko (Euskal Herriak Bere Eskola) elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du martxoaren 2an (asteartea) 18:30ean Santurtziko AEKn: Hezkuntza deialdiaren aurkezpena. Etorri eta jarri zure aletxoa euskararen alde!!!

2010-02-23

Irakurketa txokoa

Datorren ostegunean, otsailak 25, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabilera Anitzeko Gelan eta arratsaldeko 19:00etan, Igor Estankona idazlea egongo da Irakurketa Txokoan "Iratzeen esporak" liburuari buruz hitz egiten. Moderatzailea Goizalde Landabaso izango da eta ekitaldia euskaraz egingo da.




Etorriko zaretelakoan.

2010-02-21

Zuhaitz eguna 2010 Barakaldon

Aurten ere, eta Adaxkak Aisi Taldearekin batera, Zuhaitz Eguna antolatu dugu. Agate Deuna auzora joango gara zuhaitzak landatzera.


Anima zaitez eta etorri gurekin Ama Lurrari bizitza ematera.



Otsailak 27, larunbata.
UMEAK: 10:00etan , Bagatzako Metro Geltokian Adaxkak-en begiraleekin joateko.

HELDUAK: 10:30ean Gurutzetako Plazan.