2025-12-10

2025eko Sasiburu saria

 2025eko euskararen eguneko Sasiburu saria Aitor Gorostizarentzat izan da! 


      EUSKARAREN EGUNA.AITOR GOROSTIZA. SASIBURU SARIA 2025

   Iaz larrialdi linguistikoaz mintzatu ginen, baina konpromisotik abiatu gara indarraldira bidea

martxan jartzeko. Gelditze joera aldatu eta hizkuntzari beste bultzada bata emateko unea

da. Bi dira ildo nagusiak:

  • Hizkuntza politiketan jauzi bat bultzatzea.
  • Euskalzaletasuna indartzea.

     Abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaleez beteko da eta Pizkunde berri baten lehen

txinparta bihurtu behar dugu. Itxaropena jorratzeko unea da baina ez itxarotekoa. Jauzia

orain egin behar dugu berandu izan ez dadin.

      Euskarari etorkizuna emateko ezinbestekoak dira euskalgintzak metatutako ezagutza, giza

kapitala eta engaiamendua. Eta jakina, euskalgintzako eragileei horren aitortza egitea.

Gure aurtengo sariduna urte askoan aritu da eta ari da profesional moduan euskararen

normalkuntzan herritar guztien hizkuntza eskubideak defendatzeko proiektuak gidatzen eta

bere aisialdian herrian edozein ekitaldi kulturalean bere ekarpena egiteko prest azaldu da.

Beti prest, arduraz, irribarrez eta lanaz.

       Homeroren Ulisesek bezala bidaia aberats batean abiatu da gaztetatik eta horretan dihardu

gogoz eta nekerik gabe. Gure sariduna Aitor Gorostiza da. Bera izan da eta bada

euskaltzale askoren gidari, profil baxuko lidergo xumea baina eraginkorra erakusten du eta

besteak bultzatzeko eta gidatzeko eta inspiratzeko adibide argia da.

        Aurtengo Korrikako leloa Aitorrekin bat dator: EUSKARA GARA.

        Aitor euskara da. euskaraz ari da, euskal kultura da eta euskal kulturan ari da.

Bera bezalako bidaiariak behar ditugu euskarak beti izango duen bere Itaka bideari

harrotasunez eusteko.

            Eskerrik asko Aitor eta sari merezi honetaz disfrutatu!!!!

            Euskaltzale eta kulturzale nekaezina. Zorionak!

            Argazkiak: Arkaitz Buron

2025-12-05

GABONETAKO TOPAKETA


 Barakaldoko BERBALAGUNekoek beste ekintza bat antolatu dute:

               GABONETAKO TOPAKETA.

Urtea amaitu aurretik, euskaraz ondo pasatu nahi baduzu, elkartu zaitez berbalagunekin eta praktikatu!

NOIZ: Abenduaren 12an, 20:00etan.

NON: ZABALLAko iturri ondoan.

                  ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

       IZEN EMATEA

2025-12-04

BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIA


 BADATOR BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIAREN EDIZIOA!!

HERRIEN ARTEKO XXVIII. FOLKLORE JAIALDIA
Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdiak 28. edizioa ekarriko du aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, egitaraua abenduaren 5ean eta 6an gauzatuko da.

Jaialdiak 1997an abiatutako bidea pandemiak baino ez du eten. Aurreko 27 edizioetan parte-hartzaile ugari izan dira. Horrela, talde antolatzailearekin batera, 50 dantza taldek hartu dute parte, hala Estatuko autonomia erkidego guztietakoek, nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoek. Halaber, 35 musika taldek parte hartu dute, baita hainbat bertsolarik ere. Era berean, Bizkaiko 18 talde aritu dira anfitrioi gisa, Barakaldotik kanpo egindako emanaldietan.

Musika Eguna: abenduak 5, ostirala, Barakaldo Antzokian (19:30)
Euskal Herrikoak dira aurtengo bi talde gonbidatuak: lehena, Bostak eta laurenak taldea; bigarrena, Sorginak taldea. Ohi bezala, Ibarra-kalduko musika taldea arituko da anfitrioi gisa, eta saioa ixten.
Dantza Eguna: abenduak 6, larunbata (Barakaldo Antzokia, 19:30)
Edizio honetan, Gaztela eta Leongo eta Portugalgo talde bi ditugu bisitari: batetik, Arévalo udalerriko Entre Ríos folklore elkartea, Avilatik; bestetik, jaialdiari nazioarteko kutsu handiagoa emateko, Os Moleirinhos do Gadanha taldea, Troporiz herrikoa, Portugalgo Monçãoko udalerritik. Horiekin batera, talde anfitrioia ere arituko da, Ibarra-kaldu, eta aurtengo ikuskizunean ohiko dantza emanaldiarekin erraldoien parte hartzea uztartuko du, hain zuzen ere, azken alderdi hori jo eta su lantzen eta sendotzen baitabil taldea, 2019az geroztik. Zehazki, 2021ean estreinatu eta urte hartako jaialdian ere aurkeztu zen "Erraldoiak oroibide" ikuskizunaren beste bertsio bat taularatuko da, eraberritua eta garatuagoa, oraingoan, erraldoiak eta dantzariak arituko baitira batera.

Abenduak 5, ostirala
19:30 –Barakaldo Antzokia
MUSIKA EGUNA
BOSTAK ETA LAURENAK
SORGINAK
IBARRA-KALDU

Abenduak 6, larunbata
19:30 –Barakaldo Antzokia
DANTZA EGUNA
ENTRE RIOS FOLKLORE ELKARTEA, Arévalo, Avila, Gaztela eta Leon)
OS MOLEIRINHOS DO GADANHA, Troporiz (Monção, Portugal)

IBARRA-KALDU, Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria)

2025-11-30

SASIBURUKO SARIA 2025


 Sasiburu saria prest abenduaren 3rako! Nork jasoko du?  #EuskararenEguna ate joka dugu eta Barakaldokoko kultur eragileek eskainiko diguten ikuskizun ikaragarria ere prest! 
👉 Sarrerak doan: azaroaren 27tik aurrera, Barakaldoko antzokiako leihatilan 18:00-20:00.