BERBALAGUNekoek beste ekitaldi interesgarri bat antolatu dute ARRAZOLAKO BIDE BERDEA.
Izen ematea:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus
Izen ematea:
Matrikulazio garaia bertan daukagu, eta BarakaldokoHezkuntza Bilguneak eskola publikoaren aldeko apostu
sendoa adierazi nahi du. Hori dela eta, hainbat barakaldarrek
Euska Eskola publikoaren aldeko jarrera irmoa agertu nahi izan dute.
.
Barakaldoko Hezkutza Bilgunekoen ustez eta gure iritziz ere eskola publiko eta euskalduna aukera onena da gaur egungo ikasleak etorkizuneko pertsona euskaldunak, eleanitzak eta gure herrian integratua lortzeko!.
Horregatik guztiagatik matrikula egin eskola publikoan eta D ereduan!!
Datorren larunbatean,urtarrilak-25, 20:00etan antzezlan dibertigarria izango dugu Barakaldo antzokian: ARIZONA.
"Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.
Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.
Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain."
SASIBURU ELKARTEko bazkideek prezio erdian ikusteko aukera izango dute gure emailera mezutxo bat bidaliz (sasiburu@gmail.com).Sarrerak deskontuarekin eskatzeko azken eguna urtarrilaren 23a, osteguna 22:00etan.
Adi, familiok! Zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolastu eta interaktuatzeko prest? HAZTEN ETA HEZTEN programan duzue aukera bikain!
Oraindik plaza libreak daude programaren barruan eskaintzen dituzten tailerretan.
- 0 - 2 urteko harrak dituzten familientzat - KATAMARKA
- 3 - 7 urteko harrak dituzten familientzat - KORAPILATZEN
- 8 - 12 urteko harrak dituzten familientzat - SARETZEN
- IZENA EMAN: 696 19 63 32 (whatsapp) / euskara@barakaldo.eus
Bestalde, zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolasteko eta, aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko prest? FAKTORIA TXIKIA tailerrean duzue aukera bikaina!
Laster San Bizenteko jaiak izango ditugu ostera ere, jai horien baitan hainbat jarduera dibertigarri izango ditugu.
Hasteko, San Bizenteko jai batzordeak eta Kilika bertso eskolak azken hiru hamarkada legez itzelezko BERTSO AFARIA antolatu du.
BERTSOLARIAK: Aner "Euskitze" eta Jon Maia.
Sarrerak dagoeneko salgai ditugu BARAKALDOKO AEK-ko euskaltegian.
ANIMA ZAITEZ!!